Academia.eduAcademia.edu

Paisaiaren adiera

Abstract

Argitarapen hau Antropologia-Etnografia saileko Mendiko Gizarteak eta Kulturak izeneko iker-esparruaren zehetasun batzu aipatzera dator. Ikergaia zabala da. Helburua bikoitza da. Batetik, basoaren eta mendiaren antropologiaren berri ematea. Bestetik, ́gonbidapen ́ modura dator. Hau da, Koaderno honek gonbidatzen du gai honetaz ikerketa egitera. Basoak, mendiak eta jendeak aztertzeak –beren elkarren artekotasuna miatzeak-makina bat arlo, ikuspegi eta gogoeta-ildo badaudela erakusten du. Euskal Herriko etnografi-lanen eta pentsabide antropologikoaren ikuspegiak kontutan harturik, eztabaida zabalago batean parte hartzea da argitarapen honen asmoa.