Academia.eduAcademia.edu

Nazioarteko Erakundeak (2017)

2017, Nazioarteko Harremanetako 14 giltza-hitz

Abstract

Nazioarteko gizartean eremu publikoan daudenak Estatuak dira, jakina, eta baita nazioarteko erakundeak (NE) ere. Estatuek, dudarik gabe, nazioarteko gizartea antolatu zuten. Gizarte hori, teoria gehienen ustez, anarkikoa da, eta beste batzuen ustez egitura piramidal eta hierarkiko bat dauka. Hala ere, nazioarteko harremanak egituratzeko eta arautzeko eginkizunean Estatuen eragina etengabe txikiagotzeak galdera bat dakar: nora joan ote dira Estatuek galdutako eskuduntzak? Galdera horrekin batera beste bat agertzen da: galdu diren eskuduntzak, nazioarteko erakundeek hartu dituzte ala nazioarteko gizarteko aktore pribatuek bereganatu dituzte? Ikuspuntu horretatik, nazioarteko erakundeen gailentasuna nazioarteko aktore eta Nazioarteko Zuzenbideko subjektu gisa guztiz erabakigarria da.