ZURE WEBGUNEA, PUNTU ZIBERSEGURUA
ZURE DOMEINUA ZAINTZEN DUGU PROZESU ETA TRESNA AURRERATUENEKIN
Zurekin egongo gara beti
PREBENTZIOA
DNS Abusuaren prebentzio proaktibora bideratzen dugu gure estrategia. Gure lanarekin euskal gizartea iruzurra jasatetik babesten dugu eta .EUS webguneak, gainera, mehatxuetatik babesten ditugu. Gure araudia domeinuak babestera bideratuta dago, NIS2 zuzentaraua aplikatuz.
MONITORIZAZIOA
PUNTUEUSen zeregin garrantzitsuenetako bat .EUS komunitate osoaren segurtasun digitala zaintzea da, webgune guztiak egunero monitorizatuz. Jarduera maltzurrak eta zibererasoak detektatzen ditugu, arriskuak eta mehatxuak saihesteko.
ZUZENTZEA
Detektatutako abusu kasuen aurrean azkar erantzuteak arriskuak murriztea ahalbidetzen digu. Baita, erasoa gertatu aurretik aurreikusteko gai izatea ere.
Zure segurtasuna bermatzeko tresnak
ABUSE MONITORING
Zibersegurtasuneko tresnak erabiliz, .EUS domeinu-basea egunero aztertzen dugu, webguneetako zibereraso edo jarduera maltzurrak (phishing, malware, spam, etab.) identifikatu eta konpontzeko.
BLOCK.EUS
.EUS domeinu-izen baten antzeko aldaera faltsu posibleak identifikatu eta zerbitzarietan blokeatzen ditu, phishing-erasoak saihestuz eta marka-iruzurrei aurre eginez.
DNSSEC eta SSL DOAN
.EUS komunitateko webgune guztiek DNSSEC eta SSL segurtasun zerbitzuak doan dituzte.
WEBTEST.EUS
Webguneen autoebaluaziorako tresna erabilerraza da eta webgunearen segurtasun maila ebaluatzeko diseinatuta dago.
IKUSI NOLA BABESTEN DUGUN ZURE DOMEINUA
- Segurtasun
digitala - Segurtasun
digitala - Segurtasun
digitala - Segurtasun
digitala - Segurtasun
digitala
PUNTU KRITIKOETAN LAGUNDUKO DIZUGU
Laguntza teknikoa eskura: hurbiltasuna eta laguntza domeinuarekin edozein zalantza argitzeko. Ate guztiak irekita dituzu horretarako: telefonoz, postaz, txat bidez edo, zuzenean, bilera bat eginez.
BERRIKUNTZA ETA SEGURTASUNA BATZEN DITUEN PUNTUA
Interneten egon behar duzula uste dugu, baina ez edonola. Teknologia proaktiboa dugu ardatz, mundu digitalari ekarpen propioak egiten dizkiogu. Zure segurtasun digitala bermatzea da gure zeregin nagusia. Gure ezagutza zure eskura jartzen dugu, kalitatezko zerbitzuak eta konponbideak eskainiz, modu argi eta zuzenean. Gardenak gara gure ekintzetan eta; zure alboan gaude behar duzun guztiarentzat. Gurekin, gauzak ondo aterako direnaren konfiantza izango duzu.
ENS ZIBERSEGURTASUN ZIURTAGIRIA
Zure segurtasun digitala bermatzea PUNTUEUSen zeregin nagusia da. PUNTUEUS Fundazioa ENS ziurtagiriarekin (Esquema Nacional de Seguridad) akreditatua dago. Horrek esan nahi du .EUS zibersegurtasuneko estandar nagusien arabera kudeatzen dela, zure datuen eta komunitate osoaren babesa lehenetsiz.
ALIANTZA ESTRATEGIKOAK
Hitzarmenak ditugu Eusko Jaurlaritzako zibersegurtasuneko erakunde ofizialekin: BCSC eta IZENPE. BCSCk, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak eta PUNTUEUSek akordio dute .EUS domeinu-izenak babesteko estrategiak elkarrekin garatzeko. .EUS domeinuek doan eska diezaiokete SSL ziurtagiri bat Izenperi, Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri digital ofiziala eta CA/Browser-en munduko ziurtagiri publikoko agintaritza bakarra.
Zibersegurtasuneko aliantza estrategikoak
