WooCommerce

Deskripzioa

WooCommerce WordPress-erako kode irekiko merkataritza elektronikoko plataforma bat da.

Gure oinarri plataforma doakoa, malgua eta komunitate orokor batek zabaldua da. Kode irekiko askatasunak esan nahi du zure dendaren edukiaren eta datuen jabetza osoa betiko izango duzula.

Negozio bat abiarazten ari zaren, online denda fisikoak saltzen ari zaren edo bezeroentzako webguneak garatzen ari zaren, berdin dio, erabili WooCommerce, edukia eta merkataritza indartsu bat uztartzen dituen denda lortzeko.

  • Sortu erakusleiho eder eta erakargarriak zure marka eta industriarako egokiak diren gaiekin.
  • Handitu diru-sarrerak erosketa saskiarenz esperientzia optimizatu batekin, bezeroen konbertsioa lortzen duena.
  • Pertsonalizatu produktuen orrialdeak minutu gutxitan produktu bloke modularrak erabiliz.
  • Erakutsi ondasun fisikoak eta digitalak, produktuen aldaerak, konfigurazio pertsonalizatuak, berehalako deskargak eta kideen elementuak.
  • Saldu harpidetzak, erreserbak edo kidetzak, gure garatzaileek egiaztatutako hedapenekin.
  • Igo zaitez bilaketa emaitzen goialdera WordPress-en SEO abantaila aprobetxatuz.
  • Eraiki eskalagarria den plataforma batean. Lortu merkataritza elektroniko malgua bolumen handiko dendetarako.

SALTZEKO BEHAR DITUZUN TRESNA GUZTIAK

Dakarren tresnek eta integrazio ezagunek zure negozio eragiketak modu eraginkorrean kudeatzen laguntzen dizute. Zerbitzu asko doan gehi daitezke klik bakarrarekin, hautazko Konfigurazio-morroiaren bidez.

  • Aukeratu nola kobratu nahi duzun. Kudeatu egoki ordainketak zure dendaren erosotasunetik WooPayments erabiliz. Eskuragarri AEBtan, Erresuma Batuan, Irlandan, Australian, Zeelanda Berrian, Kanadan, Espainian, Frantzian, Alemanian eta Italian. Onartu kreditu txartelak, zorro mugikorrak, banku transferentziak eta eskudirua modu seguruan 100 ordainketa pasabide baino gehiagotan – besteak beste, Stripe, PayPal eta Square.
  • Konfiguratu zure bidalketa aukerak. Inprimatu USPS etiketak zure kontrol paneletik zuzenean eta baita antolatu jasotzea WooCommerce Shipping-ekin (AEBetarako bakarrik). Konektatu garraiolari ezagunekin, hala nola UPS eta FedEx – eta baita zure tokiko bidalketa, inbentario eta betetze irtenbide ugarirekin ere.
  • Sinplifikatu salmenta zerga. Gehitu WooCommerce Zerga edo antzeko zerbitzu integratuak kalkulu automatizatuak errealitate bihurtzeko.

Hazi zure negozioa, gehitu ezaugarriak eta kontrolatu zure denda edonon zaudela

WooCommerce-ek negozioa esan nahi du. Zuretzat garrantzitsuenak diren errendimendu-neurrien jarraipena egin WooCommerce-n integratutako arbel zentral indartsu eta malgu batekin.

Zabaldu zure audientzia marketin eta sare sozialetan zehar, Google Ads, HubSpot, Mailchimp eta Facebook integrazioak erabiliz. Beti begiratu diezaiokezu kontrol paneleko Marketin Guneari ideia eta aholku berriak lortzeko, arrakasta lortzen laguntzeko.

Hobetu dendaren funtzionaltasuna, WooCommerce Marketplace-ko ehunka doako eta ordainpeko hedapenekin. Gure garatzaileek hedapen berri bakoitza aztertzen dute eta dauden hedapenak aldizka berrikusten dituzte Marketplace-ren kalitate estandarrak mantentzeko. Aktiboki denda eraikitzaileei denda arrakastatsuak sortzen laguntzeko produktuak bilatzen ari gara.

Kudeatu zure denda edonondik doako WooCommerce mugikorretarako aplikazioarekin (Android eta iOS). Spoiler alerta: Adi egon salmenta berri bat egiten duzun bakoitzean “cha-ching” jakinarazpen soinu apur bat adiktiboa entzuteko!

Zure dendaren datuen jabe izan eta kontrolatu – betirako

WooCommerce-ekin, informazioa zurea izango da. Beti.

Erabilera datuak gurekin partekatzea aukeratzen baduzu, lasai egon zaitezke, datuak anonimoki eta seguru mantentzen ditugula jakinda. Edozein unetan uko egin diezaiokezu zure dendan inongo eraginik izan gabe.

Ostatatutako merkataritza elektronikoko irtenbideek ez bezala, WooCommerce dendako datuak etorkizunerako prestatuta daude; zure eduki guztia esportatu eta zure gunea nahi duzun plataformara eraman dezakezu. Mugarik gabe.

Zergaitik garatzaileek WooCommerce hautatzen (eta maitatzen) duten

Garatzaileek, bezero baten zehaztapen zehatzak betetzeko, denda bat sortu, pertsonalizatu eta eskalatu dezakete WooCommerce erabiliz, hobekuntzak eginez hedapenen edo irtenbide pertsonalizatuen bidez.

  • Erabili hook-ak eta iragazkiak funtzionalitateak aldatu edo sortzeko.
  • Integratu ia edozein zerbitzu REST API sendo bat eta webhook-ak erabiliz.
  • Diseinatu eta eraiki eduki bloke pertsonalizatuak React erabiliz.
  • Ikusi eta aldatu pluginaren kode nagusiaren edozein alderdi.
  • Bizkortu garapena CLI azkar batekin.

Oinarri plataforma zorrotz eta maiz probatzen da, ordu eremu desberdinetan lan egiten duen garapen talde dedikatu batek lagunduta. Dokumentazio osoa eguneratzen da bertsio bakoitzarekin, behar duzun denda zehatz-mehatz eraikitzeko ahalmena emanez.

Izan zaitez hazten ari den gure komunitate internazionalaren parte

WooCommerce-k merkatariei arrakasta izaten laguntzeko, komunitate dedikatu, handi eta sutsua du eta azkar hazten ari da.

Mundu osoko tokietan WooCommerce Topaketak daude doan parte hartzeko eta baita martxan jartzeko ere. Ekitaldi hauek modu bikaina dira besteengandik ikasteko, zure esperientzia partekatzeko eta antzeko pentsamendua duten pertsonekin harremanetan jartzeko.

Ohikoa da WooCommerce-n parte hartzea WordCamps ekitaldietan munduan zehar – zu ezagutzea gustoko dugu.

Lagundu eta itzuli

WooCommerce Automattic-ek garatu eta lagundu du, WordPress.com eta Jetpack-en sortzaileek. Ehunka kolaboratzaile independente ere baditugu eta beti dago gehiagorentzat lekua. Joan WooCommerce GitHub biltegira nola lagundu dezakezun jakiteko.

WooCommerce hainbat hizkuntzatara itzuli da, besteak beste, danierara, ukrainerara eta persierara. Lagundu WooCommerce hizkuntza gehiagotara itzultzen zure eskualdeko ezarpenak gehituz – bisitatu translate.wordpress.org.

WooCommerce.com Konexioa

Zure denda WooCommerce.com-ra konektatu dezakezu WooCommerce Merkatuko harpidetzak kudeatzeko eta produktuen eguneraketak jasotzeko, WordPress administraziotik irten gabe. Konexioak erositako produktuak WooCommerce.com-etik zuzenean instalatzea ere gaitzen du eta laguntza teknikorako sarbidea errazten du. Zer datu biltzen diren eta nola erabiltzen diren jakin nahiko bazenu, ikusi gure Pribatutasun Politikara.

Pantaila-argazkiak

Blokeak

Plugin honek 1 blokea hornitzen du.

  • Coming Soon

Instalazioa

Gutxieneko eskakizunak

  • PHP 7.4 edo handiagoa beharrezkoa da (PHP 8.0 edo handiagoa gomendatzen da)
  • MySQL 5.5.5 edo handiagoa, EDO MariaDB 10.1 bertsioa edo handiagoa, beharrezkoa da
  • WordPress 6.9 or greater
  • (Gomendatua) WordPress memoria muga 256 MB edo handiagoa.
  • (Gomendatua) HTTPS laguntza.

Instalazio automatikoa

Instalazio automatikoa da aukerarik errazena — WordPress-ek kudeatuko du fitxategien transferentzia eta ez duzu zure web arakatzailetik irten beharko. WooCommerce-ren instalazio automatikoa egiteko, hasi saioa zure WordPress-eko arbelean, joan Pluginak menura eta egin klik “Gehitu berria” aukeran.

Bilaketa eremuan idatzi “WooCommerce” eta egin klik “Bilatu pluginak” aukeran. Behin gu aurkitu ondoren, xehetasunak ikus ditzakezu, hala nola, argitaratze puntua, balorazioa eta deskribapena. Garrantzitsuena da, noski, instalatutu dezakezula! Sakatu “Instalatu orain” eta WordPress-ek bertatik hartuko du.

Eskuzko instalazioa

Eskuzko instalazio metodoak WooCommerce plugina deskargatu eta zure web zerbitzarira igotzea eskatzen du, zure FTP aplikazio gogokoenaren bidez. WordPress codex-ak hori egiteko argibideak ditu.

Eguneraketa

Eguneraketa automatikoak behar bezala ibiliko dira, ala ere, zure gunearen segurtasun kopia egitea gomendatzen dugu.

Eguneratze baten ondoren denda/kategoria orrialdeekin arazoak badituzu, garbitu esteka iraunkorrak WordPress > Ezarpenak > Esteka iraunkorrak atalera joanez eta “Gorde” sakatuz. Horrek gauzak normaltasunera itzuli beharko lituzke.

Adibide datuak

WooCommerce-k produktuen itxura ikusteko erabil ditzakezun datu-lagin batzuk ditu; inportatu sample_products.xml WordPress inportatzailearen bidez. CSV inportatzailearen muina edo gure CSV Import Suite luzapena ere erabil dezakezu sample_products.csv inportatzeko.

MEG

WooCommerce-n dokumentazioa eta erabiltzaile gidak non aurkitu ditzaket?

WooCommerce konfiguratzeko laguntza behar baduzu, jo ezazu Hasteko urratsak eta WooCommerce Denda Jabearen Gida Berria atalera.

WooCommerce zabaldu edo itxura aldatzeko, ikusi gure dokumentazioa, baita Plugin Garatzaileen Praktika Onenak ere.

Non eskuratu dezaket laguntza edo beste erabiltzaileekin hitz egin WooCommerce Oinarriaren inguruan?

Trabatuta bazaude, laguntza eska dezakezu WooCommerce Laguntza Foroan jarraibide hauek jarraituz, WooCommerce Komunitatearen Slack-ean edo WooCommerce Komunitate taldearen Facebooken bidalketa bat eginda.

Non eskuratu dezaket WooCommerce Merkatuan erositako hedapenen gaineko laguntza?

WooCommerce merkatuko ordainpeko luzapenekin laguntza behar baduzu: lehenik eta behin, berrikusi gure autozerbitzuko arazoak konpontzeko gida. Arazoak jarraitzen badu, mesedez, hasi laguntza eskaera bat gure laguntza zerbitzuaren bidez. Gure langile dedikatuak 24 orduko epean erantzuten saiatzen dira.

Arazoak ditut WooCommerce.com-en saioa hasteko – zer egin orain?

Lehenik eta behin, konpondu saioa hasteko arazo ohikoenak urratsez urratseko gida lagungarri hau erabiliz. Oraindik ez dabil? Jarri gurekin harremanetan.

WooCommerce nire itxurarekin funtzionatuko ote du?

Bai! WooCommercek edozein gairekin funtzionatuko du, baina agian estilo gehigarri batzuk beharko ditu. WooCommercekin integrazio sakona duen gai baten bila bazabiltza, Storefront gomendatzen dizugu.

Nola eguneratu dezaket WooCommerce?

WooCommerce nola eguneratu azaltzen duen gida zehatza dugu.

Nire ataria hautsita dago – zer egin dezaket?

Hasi arazoa diagnostikatzen gure arazoak konpontzeko gida lagungarria erabiliz.

Gai edo plugin bat eguneratu ondoren errorea nabaritu baduzu, bateragarritasun arazoak egon daitezke gaiaren eta WooCommerce-ren artean. Arazoa WooCommerce eguneratu ondoren agertu bada, gatazka egon daiteke WooCommerce-ren eta gai edo plugin zaharkitu baten artean.

Bi kasuetan, gatazka proba bat egitea gomendatzen dugu Osasun Egiaztapena erabiliz (gaiak eta pluginak desgaitzeko aukera ematen duena bisitariei eragin gabe) edo arazoa konpontzea mailakatutako gune bat erabiliz.

Non eman dezaket arazoen berri?

Eman akatsen berri WooCommerce GitHub biltegian. Gure laguntza foroaren bidez ere jakinarazi diezagukezu; ziurtatu foroetan, bilatzen duzun errorea oraindik ez dela jakinarazi.

Non eskatu ditzaket itxura, luzapen eta ezaugarri berriak?

Eskatu funtzio eta hedapen berriak eta bozkatu dauden iradokizunak gure funtzioen eskaera taula ofizialean. Gure Produktu taldeek aldizka berrikusten dituzte eskaerak eta baliotsutzat jotzen dituzte produktuen plangintzarako.

WooCommerce itzela da! Nolabait lagundu dezaket?

Bai, ahal duzu! Batu zaitez gure GitHub biltegian eta jarraitu garapen bloga proiektuan gertatzen den guztiaren berri izateko.

REST APIari buruzko dokumentazioa non aurkitu dezaket?

WooCommerce REST API dokumentazio zabala eskuragarri dago GitHub-en.

Nire galdera ez dago zerrenda. Non aurkitu ditzaket erantzun gehiago?

Informazio gehiago lortzeko, begiratu Maiz Egiten diren Galderak.

Berrikuspenak

2026(e)ko ekainaren 7(a)
WooCommerce definitely is the one to go for if you want to add an online shop to your website. Setting up is straight forward, though there will be a bit of work adding payment functionality and a shipping calculator. For UK users it integrates with your Royal Mail Click & Drop account – new orders are automatically fed through to Click & Drop with their contents, total weight, etc and once despatched the order is automatically marked complete. There are plenty of plugins to enhance the basic shop functions. Support is great too.
2026(e)ko ekainaren 3(a) 1 reply
I recently had a few issues and got quick responses from support. In the end it was my CSS and also issues in Outlook that were the cause. I’ve been using WooCommerce for my site for 2017 and recommend it. There are plugins for all you needs, is highly customisable and is evolving. I’ve had block -based pages, posts and products for a while and they are a great step forward. Shortly I will move to block-based cart and checkout to get their advantages, when the final plugin gets an update.
2026(e)ko ekainaren 2(a) 1 reply
We’ve been working with WordPress for many years and host a large number of WordPress websites at WPHostee.com. It’s hard to imagine WordPress today without WooCommerce. What I like most about WooCommerce is that it gives website owners complete control over their online store. Whether someone is selling a few products or running a large e-commerce business, WooCommerce provides the flexibility to grow without forcing you into an expensive platform. As a hosting provider, we’ve seen countless WooCommerce stores running successfully on our servers, from small local businesses to much larger online shops. The plugin is reliable, regularly updated, and integrates well with the WordPress ecosystem. No software is perfect, but WooCommerce remains the first solution we recommend whenever a client asks us how to build an online store with WordPress. Thank you to the WooCommerce team for continuing to improve and support such an important plugin for the WordPress community.
2026(e)ko ekainaren 2(a) 1 reply
Setup was ok & store features are solid. But tbh some parts felt heavy and needed extra tweaking. Works for me overall, just not always smooth. Thnkz for the free base plugin.
2026(e)ko ekainaren 1(a) 1 reply
been using woo for my handmade jewelry shop. The built-in coupon & discount system is lowkey underrated. Set up buy 2 get 1 free in like 10 mins. Inventory tracking also works rly well. super happy w it
2026(e)ko maiatzaren 28(a) 1 reply
Error Fatal al actualizar a la versión 10.8.0, tumba la tienda y el sitio completo, la actualizacion es mediocre y genera mas de 17 errores obligandote a restaurar el sitio completo y perder la información agregada el mismo dia de la actualzación. Recomiendo permanecer en la version 10.7.0 con wordpress 7.0 que es estable por ahora, hasta que corrijan el error por completo. Fatal error when updating to version 10.8.0. It crashes the store and the entire site. The update is poor and generates more than 17 errors, forcing you to restore the entire site and lose all the data added on the day of the update. I recommend staying on version 10.7.0 with WordPress 7.0, which is stable for now, until they completely fix the error.
Irakurri 4.801 berrikuspenak

Aldaketen loga

10.8.1 2026-05-27

WooCommerce

  • Fix – Fix a fatal error during in-place upgrade to 10.8.0 caused by the new DefaultCustomerAddress enum being referenced from class-wc-settings-general.php before the in-process autoloader classmap is refreshed. #65359
  • Fix – Fix WooPayments onboarding business type dropdown crash. #65345

Ikusi bertsio guztien aldaketak.