Edukira joan

WorldCat

Wikipedia, Entziklopedia askea
WorldCat
Datuak
Motawebgunea, Online public access cataloga, union catalog (en) Itzuli, Bibliografia, datu-basea eta erakundea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabilitako hizkuntzaeleaniztun
Agintea
KudeatzaileaOnline Computer Library Center
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaOnline Computer Library Center
Historia
Sorrera1971ko abuztuaren 26a
webgune ofiziala

WorldCat (Munduko Katalogoa) katalogo kolektiboa da, eta OCLCren munduko kooperatibako kide diren edo izan diren dozenaka mila erakunderen bildumak zehazten ditu (gehienak liburutegiak), herrialde askotan.[1] OCLC, Inc. konpainiak kudeatzen du.[2] OCLCko kide diren liburutegi askok WorldCat-eko datu-basea mantentzen dute kolektiboki eta horrela, munduko datu-base bibliografiko handiena osatzea lortzen dute.[3] Datu-basean, kide diren liburutegietako bildumez gain, beste informazio-iturri batzuk ere badaude.[4] OCLCk WorldCat jartzen du liburutegien esku doan, baina katalogoa OCLCren harpidetza behar duten beste zerbitzuen oinarria da (baliabideen trukaketa eta bildumen administrazioa, adibidez). liburuzainek eta publiko orokorrak katalogazio eta ikerketarako erabiltzen dute WorldCat.

2021eko abenduan, WorldCat-ek 540 milioi erregistro bibliografiko baino gehiago zituen 483 hizkuntzatan, eta WorldCat-eko pertsonen datuen multzoak (WorldCat-etik aterata) 100 milioi pertsona baino gehiago barne hartzen zituen.[2] Liburuak, artikuluak, soinu-grabazioak, partiturak, mapak eta doktore tesiak jasotzen ditu datu basean.[5]

OCLC 1967an sortu zen Fred Kilgour-en zuzendaritzapean. Urte horretan bertan, OCLC konpainiak geroago WorldCat bihurtu zen katalogo kolektiboko teknologia garatzen hasi zen; katalogoko lehen erregistroak 1971n gehitu ziren.[6][7]

2003an, OCLCk «Open WorldCat» programa pilotua abiarazi zuen. Programa horrek WorldCat-eko azpimultzo baten erregistro laburtuak jarri zituen bazkide ziren webguneen eta liburu-denden eskura, harpidedun ziren liburutegi kideen bildumen irisgarritasuna handitzeko.[8]

2005eko urrian, OCLCko langile teknikoek wiki proiektu bati ekin zioten, WikiD, irakurleei iruzkinak eta WorldCat-eko edozein erregistrorekin lotutako eremu egituratuko informazioa gehitzeko aukera ematen ziena. WikiD geroago ezabatu egin zen, nahiz eta WorldCat-ek ondoren beste modu batzuetan erabiltzaileek sortutako edukiak gehitu zituen.[9][10]

2006an, edonork egin ahal izan zituen bilaketak WorldCat-en zuzenean bere web gune irekian, WorldCat.org-en alegia,[11] eta ez bakarrik FirstSearch harpidetza-interfazearen bidez, non jada aurretik ere, eskuragarri zegoen web orri formatuan harpidetutako liburutegietarako.[12] Dena den, FirstSearch interfazean bilaketa sofistikatuagoak inplementatzen dira oraindik ere.[11]

2007an, WorldCat Identities 20 milioi «identitatetarako» orrialdeak ematen hasi zen, izenei buruzko metadatuak direnak, batez ere autoreak eta argitaratutako tituluen subjektuak diren pertsonak.[13]

2017an, OCLCren WorldCat bilatzeko APIa Wikipediako Ikusizko Editorearen aipu tresnan integratu zen, eta horri esker Wikipediako editoreek WorldCat-eko iturriak erraz aipa zitzaketen.[14][15]

2017tik aurrera, OCLC eta Internet Archive elkarlanean aritu ziren Internet Archive-ko liburu digitalizatuen erregistroak WorldCat-en eskuragarri egon zitezen.[16]

2022ko abuztuan, OCLCk webgune bat WorldCat.org kaleratu zuen, «birdiseinatua eta birrirudikatua», «bildumetarako irisgarritasun handiagoa eskaintzeko» helburu aitortuarekin.[17] Hortik aurrera, Webguneak JavaScript erabiltzea eskatzen du eta, beraz, jada ezin da nabigatzaile zaharretatik edo JavaScript desaktibatuta dutenetatik eskuratu, segurtasun arrazoiengatik. Gaurkotzeak erabiltzaileen liburuen iruzkinak ere ezabatu ditu, eta GoodReads Amazonen filialaren aipamenez ordezkatu ditu.[18]

Sistemaren arkitektura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OCLCko kide diren liburutegi askoren tokiko katalogoak aldizka sinkronizatzen dira WorldCat datu-basearekin.[19] WorldCat-ek aukera ematen die parte hartzen duten erakundeei WorldCat-etik esteka zuzenak gehitzeko material jakin batzuen tokiko katalogoko sarrerei. Horri esker, erabiltzaileak tokiko katalogoan klik egin dezake material baten egoera denbora errealean azkar zehazteko (adibidez, maileguan dagoen ala ez).[20]

Liburutegien ehuneko txiki batean,[21] tokiko katalogoa ere OCLCk kudeatzen du, WorldCat Discovery eta WorldShare Management Services izeneko liburutegi-sistema integratu baten bidez.[22]

Liburutegiek WorldCat-i egiten dizkioten ekarpenak 2001ean argitaratu zen Connexion[23] programa informatikoaren bidez egiten dira; bere aurrekoa, OCLC Passport, 2005eko maiatzean ezabatu zen. Liburuzain katalogatzaileek ere WorldShare Record Manager[24] edo WorldCat Metadata API[25] erabil ditzakete antzeko helburuetarako.[26]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UPV/EHUren katalogoa OCLCren WorldCat Discovery katalogoan dago oinarrituta.[27] Katalogoaren bilaketan barreiatuta dagoenez, erabiltzaileak EHUko liburutegietan dauden materialak bila ditzake eta baita mundu osoko liburutegietako katalogoetan ere. Gainera, logeatutako erabiltzailearen kokapena kontuan hartzen du, gertuen liburutegietan dauden materiala zeintzuk diren adierazteko.[28]

Euskarazko Wikipedian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian ekarpenak egiten dituzten boluntario batzuek WorldCateko datuak aprobetxatzen dituzte euskarazko Wikipediako erreferentzia bibliografikoak zehaztasunez kopiatzeko. (Horretarako {{Erreferentzia}} eta {{Sfn}} txantiloiak erabiltzen dituzte).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «2013-2014 OCLC Annual Report» cdm15003.contentdm.oclc.org (kontsulta data: 2026-01-31).
  2. a b «Inside WorldCat» OCLC 2023-01-27.
  3. (Ingelesez) Oswald, Godfrey. (2017). «Library world records | WorldCat.org» search.worldcat.org (Jefferson, North Carolina: McFarland & Company, Inc., Publishers) ISBN 9781476667775;1476667772. OCLC .959650095 (kontsulta data: 2026-01-31).
  4. (xml) Content available through WorldCat Discovery. ww.oclc.org.
  5. (Ingelesez) «Data strategy. WorldCat» OCLC (kontsulta data: 2026-01-31).
  6. Margalit Fox. (2 de agosto de 2006). «Frederick G. Kilgour, Innovative Librarian, Dies at 92» The New York Times.
  7. (Ingelesez) «WorldCat cumple 40» Library Technology Guides 2011-08-26 (kontsulta data: 2026-01-31).
  8. O'Neill, Nancy. (2004 azaroa-abendua). «Open WorldCat Pilot:A User's Perspective» Information Today (www.infotoday.com) 12 lib.10 zk. (kontsulta data: 2026-01-31).
  9. Storey, Tom, ed. «A WorldCat Community» Nextspace 7: 16-17..
  10. Bertot, John Carlo; Berube, Katy; Devereaux, Peter; Dhakal, Kerry; Powers, Stephen; Ray, Jennie. (2012ko apirila). «Assessing the usability of WorldCat Local: findings and considerations» The Library Quarterly 82 (2): JSTOR 10.1086/664588. S2CID 61287720: 207-221.  doi:10.1086/664588.
    Aipua: «Breeding [2] also makes the following observations about the benefits of the search system: the presence of a more visually appealing interface; the grouping of related material; faceted navigation; and the capability for user-generated content (e.g., reviews). Eden [3] also refers to the advantages of user-generated content possible in WCL..»
    .
  11. a b Hane, Paula J.. (2006-07-17). «OCLC to open WorldCat searching to the world» Information Today.
  12. Prucha, Francis Paul. (1994). Handbook for research in American history: a guide to bibliographies and other reference works. University of Nebrasca Press, 25-27 or. ISBN 9780803237018. OCLC .28018047
    Aipua: «Online Computer Library Center has developed two new programs. One is called EPIC, a new command-driven full online service with sophisticated searching features, including subject searches, intended for librarians and other experienced users. The other, designed for end-users, is FirstSearch, which contains the database materials found in EPIC or subsets of them but has a menu interface that nonspecialists find easy to use. Both EPIC and FirstSearch make available the full OCLC Online Union Catalog (called WorldCat in FirstSearch), but they also function as online database services, offering their users a wide array of other databases.»
    .
  13. Hickey, Thomas B.. (2007ko apirilaren 15a). «WorldCat Identities: Another View of the Catalog» NextSpace (OCLC) 6: 18-19. ISSN 1559-0011..
  14. OCLC. (2017ko maiatzak 1). [web.archive.org/web/20171209200200/http://www.oclc.org/en/news/releases/2017/201713dublin.html «OCLC and Wikipedia Library link citations to millions of library materials, expanding access to quality sources»] OCLC.
  15. (Ingelesez) Orlowitz, Jake. (2017-05-11). «You can now add automatically generated citations to millions of books on Wikipedia» Diff (kontsulta data: 2026-01-31).
  16. Michalko, Jim. (2017-10-12). «Syncing Catalogs with thousands of Libraries in 120 Countries through OCLC | Internet Archive Blogs» Internet Archive Blogs (kontsulta data: 2026-01-31).
  17. Price, Gary. (2022-08-24). «OCLC Officially Announces the Launch of a “Redesigned and Reimagined” WorldCat.org» Library Journal infoDOCKET (kontsulta data: 2026-01-31).
  18. «Help & FAQ | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-01-31).
  19. «About data sync collections» OCLC Support 2017-04-14 (kontsulta data: 2026-01-31).
  20. «What is WorldCat?» worldcat.org.
  21. (Ingelesez) Schonfeld, Roger C.. (2019-12-05). «What Are the Larger Implications of Ex Libris Buying Innovative?» Ithaka S+R (kontsulta data: 2026-01-31).
  22. Breeding, Marshall. (2014). «OCLC Announces WorldCat Discovery Service» Smart Libraries Newsletter (librarytechnology.org) 34 (3): 6-7..
  23. «Connexion - Features» OCLC 2024-09-05 (kontsulta data: 2026-01-31).
  24. «WorldShare Record Manager: Record-at-a-time cataloging service» OCLC 2026-01-05 (kontsulta data: 2026-01-31).
  25. «WorldCat Metadata API | OCLC Developer Network» OCLC 2024-05-01 (kontsulta data: 2026-01-31).
  26. «OCLC cataloging application comparison» OCLC 2025-07-28 (kontsulta data: 2026-01-31).
  27. «Oinarrizko Gida - ehuBiblioteka - EHU» ehuBiblioteka (kontsulta data: 2026-01-31).
  28. «Biblioteka - ehuBiblioteka - EHU» ehuBiblioteka (kontsulta data: 2026-01-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]