Wilhelm Matthias Naeff
Itxura
| Wilhelm Matthias Naeff | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1853ko urtarrilaren 1a - 1853ko abenduaren 31 ← Jonas Furrer - Friedrich Frey-Herosé →
1848ko azaroaren 16a - 1875eko abenduaren 31
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Altstätten, 1802ko otsailaren 19a | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Muri bei Bern, 1881eko urtarrilaren 21a (78 urte) | ||||||
| Familia | |||||||
| Aita | Johann Matthias Naeff | ||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea | ||||||
| Hizkuntzak | alemana | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria, abokatua eta legelaria | ||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | Suitzako Eliza Erreformatuak | ||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Wilhelm Matthias Naeff (Altstätten, 1802ko otsailaren 19a – Muri bei Bern, 1881eko urtarrilaren 21a) suitzar politikaria izan zen. Suitzsko Konfederazioko presidentea izan zen 1853an.
Zuzenbidea ikasi zuen Heidelbergeko Unibertsitatean eta Suitzara itzuli ondoren Sankt Gallen kantonamenduko gobernuko kide aukeratu zuten. Ez zuen esku hartu liberalen eta kontserbadoreen arteko gatazkan, garai hartan. 1848an hautatutako Suitzako lehen Kontseilu Federaleko zazpi kideetako bat izan zen, eta 27 urte eman zituen karguan. Posta, Merkataritza eta Aduanak, Trenbideak eta Finantza sailak zuzendu zituen.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen eta Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1853an.