Edukira joan

Wikilari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oiartzungo wikilari batzuk elkarrekin editatzeko egindako bilera batean. 2022.
Mundu osoko wikilariak Milafrangan, Lapurdin, 2019ko Korrikan parte hartzeko prest.

Wikilaria Wikipediako edo haren inguruko proiektuetako (Wikimedia) editore bat da, hots, proiektu horietako testuak, irudiak eta bestelako baliabideak sortzen edo hobetzen diharduen pertsona bat. Euskarazko Wikipedian idazten duten kideek asmatutako neologismo bat da.[1][2][3][4][5]

Wikilari egoiliar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikilari egoiliarra wikilari mota berezi bat da, erakunde jakin batean egonaldi bat egiten duena. Egoiliarrak jasotzen dituzten erakundeak kultura eta ondarearen alorrekoak izan ohi dira, bereziki, galeriak, liburutegiak, artxibategiak eta museoak.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]