Edukira joan

Vic

Vic
Vic
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Eremu funtzionalaCatalunya Central
EskualdeaOsona
AlkateaAlbert Castells
Izen ofizialaVic
Jatorrizko izenaVic
Posta kodea08500
INEk ezarritako kodea08298
HerriburuaVic (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°55′49″N 2°15′16″E / 41.930379°N 2.254575°E / 41.930379; 2.254575
Mapa
Azalera30,6 km²
Altitudea498 m
MugakideakGurb, Folgueroles, Calldetenes, Santa Eugènia de Berga, Malla, Muntanyola, Santa Eulàlia de Riuprimer eta Sant Bartomeu del Grau
Demografia
Biztanleria50.796 (2025)
alt_left 24.807 (%49,2) (%50,8) 25.598 alt_right
Dentsitatea1.660 bizt/km²
Etxebizitzak614
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakSomoto eta Torredonjimeno
Hizkuntza ofizialakatalan
vic.cat

Vic Kataluniako barnealdeko hiria da, Osona eskualdeko hiriburua dena eta Bartzelonako probintzian ere dagoena. Bere kokapen geografikoak, Bartzelonatik 69 kilometrora eta Gironatik 60 kilometrora, Erdialdeko Kataluniako hiriburuetako bat bilakatu du.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera Vicek 39.844 biztanle zituen, 30,6 km²-ko azalera eta 1.266,24 bizt/km²-ko dentsitatea. 2018an bestela 48.287 pertsona bizi ziren hirian.

Antzinako izen latinoa Ausa izan zen, txanpon iberiko eta erromatarretan agertzen dena, ausesken izenarekin. Ausona izan zen bisigodoekin. 788an musulmanek hiria suntsitu zuten, eta hurrengo urteetan auzo bakarra berreraiki zuten, Vicus Ausonensis hain zuzen ere. Hortik hartuko zuen gaur egungo izena, Guifré el Pilósek birpopulatu zuenean hiria 878an.

XVIII. mendearen hastapenetan, hiria izan zen lehenengoa matxinatzen Felipe V.aren aurka, eta gatazka honek ekarriko zuen Espainiako Ondorengotza Gerra. Hurrengo mendean, Karlistaldiak modu bortitzean bizi zituen Vicek, Rafael Tristany i Parera militar karlista pieza garrantzitsua izan zelarik. Espainiako Gerra Zibila zela-eta, hiria bonbardatu zuten 3 aldiz, aerodromo estrategikoa zeukanez. 1939ko otsailaren 1ean frankisten esku erori zen.

Azken hamarkaden gertakarien artean, 1991ko maiatzaren 29an Goardia Zibilaren kuartelaren aurka ETAk atentatua egin zuen, 10 pertsona hil eta 44 zaurituz. Hurrengo urtean, 1992ko Udako Olinpiar Jokoak Bartzelonan izan zirenean, Vic-en antolatu zituzten patin-hockeyaren norgehiagokak. 2012ko irailaren 17an, Kataluniako Lurralde Askea aldarrikatu zuten hirian.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Gurb, Folgueroles, Calldetenes, Santa Eugènia de Berga, Malla, Muntanyola, Santa Eulàlia de Riuprimer eta Sant Bartomeu del Grau.

Biztanleriaren tamainaUrtea010.00020.00030.00040.00050.00060.00017001750180018501900195020002050VicBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 25.598 gizon, 24.807 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.08
0.10
 
95-99
 
0.45
0.43
 
90-94
 
1.28
0.82
 
85-89
 
1.83
1.73
 
80-84
 
2.77
2.66
 
75-79
 
3.80
3.32
 
70-74
 
4.28
4.40
 
65-69
 
4.96
5.37
 
60-64
 
5.73
6.32
 
55-59
 
6.25
7.97
 
50-54
 
7.12
9.33
 
45-49
 
8.16
7.49
 
40-44
 
7.50
6.48
 
35-39
 
6.41
6.82
 
30-34
 
6.00
7.22
 
25-29
 
5.86
7.46
 
20-24
 
6.22
6.48
 
15-19
 
6.20
6.26
 
10-14
 
5.81
5.06
 
5-9
 
4.91
4.26
 
0-4
 
4.39
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[1]

Jatorria

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 41,4 udalerri berean jaioak ziren[2], probintziako batez bestekoaren (% 34) gainetik. Espainiako beste erkidego batzuetan jaiotakoak % 7,9 dira, eta atzerrian jaiotakoak % 32,3 —probintzian % 21—.

Udal
Prob
Atze
Udalerri berean · % 41,4Probintzia berean · % 15,9Erkidegoan · % 2,6Beste erkidegoa · % 7,9Atzerrian · % 32,3
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022).

Atzerrian jaiotako biztanleria

Atzerrian jaiotako 18.189 biztanleren artean, gehienak Afrikan jaioak dira (% 46,9)[3]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Maroko, Kolonbia, Ekuador dira.

Amer
Euro
Afri
Asia
Amerika · % 28,3Europa · % 8,7Afrika · % 46,9Asia · % 16,1Ozeania · % 0
Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka (2025).
Maroko3.957 · % 21,8
Kolonbia1.770 · % 9,7
Ekuador849 · % 4,7
Peru495 · % 2,7
Txina442 · % 2,4
Venezuela376 · % 2,1
Errumania315 · % 1,7
Argentina269 · % 1,5
Jaiolekuko herrialde nagusiak.

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 15.156 euro-koa zen[4], eta etxegune bakoitzeko 42.616 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.062 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) parean. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 19.950 euro zen. Errenta gordina 18.942 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 64,8[5]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 16,7), beste diru-sarrerak (% 12,5), langabezia-prestazioak (% 1,7), beste prestazioak (% 4,4).

65%
17%
13%
Soldata · % 64,8Pentsioak · % 16,7Langabezia · % 1,7Beste prestazioak · % 4,4Beste sarrerak · % 12,5
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[6][oh 1]Udalerrian indizea 30,3 da, probintziakoaren (31,5) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,5 da, probintziakoaren (2,6) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Sakontzeko, irakurri: «Viceko katedrala»
Viceko katedralaren dorrea.

Viceko katedrala edo Sant Pere Apòstoluaren eliza herriaren erdigunean dago, eta erromaniko estiloko dorrea dauka, beste estilo batzuetako elementuekin batera.

Halaber, aipatzekoa da Tenplu erromatarra, eta museoen artean hauexek: Museu Episcopal de Vic, M. Balmes, M. Claretià eta M. de l'Art de la Pell de Vic.

  • 1979 - 1987: Ramón Montaña Salvans (CIU)
  • 1987 - 1995: Pere Girbau Bover (CIU)
  • 1995 - 2007: Jacint Codina Pujols (CIU)
  • 2007 - 2015: Josep Maria Vila d'Abadal Serra (CIU)
  • 2015 - : Anna Erra i Solà (CIU)

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  2. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Barcelona.tab.
  3. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Barcelona.tab.
  4. INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Barcelona.tab.
  5. INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Barcelona.tab.
  6. INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]