Tok pisin
| Tok pisin | |
|---|---|
| Tok pisin — Tok Pisin | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | Papua Ginea Berria |
| Hiztunak | 1 milioi (ama hizkuntza), 5-6 milioi (bigarren hizkuntza) |
| Ofizialtasuna | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza natural contact language (en) pidgina kreolera Ingeles kreolerak | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-2 | tpi |
| ISO 639-3 | tpi |
| Ethnologue | tpi |
| Glottolog | tokp1240 |
| Wikipedia | tpi |
| ASCL | 9504 |
| IETF | tpi |
Tok pisin[1][2] (Tok pisin) (Tok «hitza» edo «hizketa» esan nahi du, pisin «hitzak» pidgin esan nahi du) Papua Ginea Berrian hitz egiten den hizkuntza kreolera da. Herrialdean erabiltzen diren hiru hizkuntza ofizialetako bat da. Bere erabilera oso zabalduta dago, herrialdeko 3,5 milioi biztanleetatik, bi milioi inguruk bigarren hizkuntza gisa dute, eta 120.000 inguru jatorrizko hiztunak dira.
Ginea Berriko hizkuntza aniztasuna ikaragarria da (854 hizkuntza). Aniztasun hori historikoki isolazionismorako joera izan zuen irlaren geografiak zehazten du, beraz, tok pisinak paper garrantzitsua betetzen du, hizkuntza franko bezala, komunitate ezberdinen arteko komunikazioa ahalbidetzen baitu.[3]
Pentsa litekeenaren kontra, hizkuntza sofistikatua da, beste hizkuntza finkatuago batzuk baino ñabardura zorrotzagoak egiteko gai da. Hauxe da izenordain pertsonalen sistemaren kasua, subjektu ezberdinen arteko bereizketa askoz ere espezifikoagoa egiteko aukera ematen baitu. [4]
Ofizialtasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesarekin eta hiri motuarekin batera, Tok pisina Papua Ginea Berriko hiru hizkuntza ofizialetako bat da. Sarritan, parlamentu nazionaleko eztabaidetan erabiltzen da. Gobernu-dokumentu gehienak ingelesez idazten dira, baina informazio publikoko kanpainak, partzialki edo osorik, tok pisinean egon ohi dira. Hezkuntza sisteman ingelesa nagusi bada ere, zenbait eskolek lehen hezkuntzako lehen hiru urteetan tok pisin erabiltzen dute alfabetatze goiztiarra sustatzeko.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Gure Aita:
| Tok Pisinez | Euskaraz |
|---|---|
| Papa bilong mipela Yu stap long heven. |
Gure Aita, Zeruetan zaudena, santu izan bedi zure izena. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
- ↑ Booklet - "Your Money" - Territory of Papua New Guinea - Pidgin. 2021-03-08 (kontsulta data: 2025-12-29).
- ↑ Crystal, David. (2012). The story of English in 100 words. Profile ISBN 978-1-84668-428-9. (kontsulta data: 2025-12-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |