Stanislao Cannizzaro
Itxura
| Stanislao Cannizzaro | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Palermo, 1826ko uztailaren 13a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Erroma, 1910eko maiatzaren 10a (83 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Sofia Erregina Museoa Palermoko Unibertsitatea Pisako Unibertsitatea | ||
| Doktorego ikaslea(k) | Emanuele Paternò (en) | ||
| Hizkuntzak | italiera | ||
| Irakaslea(k) | Michel Eugène Chevreul | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||
| Enplegatzailea(k) | Palermoko Unibertsitatea Genovako Unibertsitatea Pisako Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea Napoli Federiko II.a Unibertsitatea | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
| Kidetza | Royal Society San Petersburgoko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Copel Accademia delle Scienze di Torino Linzeen Akademia | ||
Stanislao Cannizzaro (Palermo, 1826ko uztailaren 13a - Erroma, 1910eko maiatzaren 10a) italiar kimikaria izan zen.
Senataria eta Genoako eta Palermoko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Avogadroren legea zehaztu zuen. Alkohol aromatikoak aurkitu zituen. Berak aurkitu zuen, egun, Cannizzaroren erreakzioa deitzen dena. Cannizzaroren erreakzioa zenbait aldehidotan gertatzen den erreakzioa da. Aldehido jakin batzuen bi molekula, disoluzioan dauden alkalien eraginez elkarren artean erreakzionatzen dutenean, bietako bat alkohol bilakatzen da eta bestea oxidatu egiten da, azidoari dagokion gatza sortzeko. Horrela, bentzaldehidotik alkohol bentzilikoa eta bentzoato gatza lortzen ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.