Sindhi
Itxura
Sindhia[1][2] (alfabeto arabiarrez سنڌي eta devanagariz सिन्धी, sindhi transliteratua) Pakistango Sindh probintziako hizkuntza da. Indoariar hizkuntzen taldekoa da (indoeuropar familiako indoirandar hizkuntzen azpitaldekoa). Pakistanen, 41 milioi pertsona baino gehiagok hitz egiten dute, eta, Indian, 12 milioi baino gehiagok, Pakistanen, bigarren hizkuntzarik erabiliena delarik. Indoirandar hizkuntza bat den arren, hizkuntza draviden eragin handia du. Bere idazketarako erabiltzen den alfabetoa, devanagaria da, baina, Sindheko biztanleriaren zati handi bat Islamera bihurtu zenetik, aldatutako alfabeto arabiar bat sartu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |