Edukira joan

Silicon Graphics

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silicon Graphics
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreacomputer hardware industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaDelaware corporation (en) Itzuli
Historia
Sorrera1981eko azaroaren 9a
Sortzailea
SorlekuaKalifornia
Desagerpena2009ko maiatza
webgune ofiziala
Musicbrainz: 603dc7ac-4be6-447c-9ef7-b29b8ab93237 Edit the value on Wikidata

Silicon Graphics, Inc. (beste izendapen batzuekin ere ezaguna: SiliconGraphics, SGI, Silicon Graphics Computer Systems edo SGCS) enpresa informatiko estatubatuarra izan zen, konputagailuen hardwarea eta softwarea ekoizten zuena. Mountain Viewn (Silicon Valley) Kalifornian, sortu zuen 1981eko azaroan James H. Clark informatikari eta enpresaburuak.

Bere hasierako merkatua 3Dko ordenagailu grafikoen workstation edo lan-estazioak izan ziren, baina bere produktuak, estrategiak eta merkatuko posizioak nabarmen garatu ziren denboran zehar.

Silicon Graphicsek produktu sorta konpleto bat zeukan. Workstation esaten zitzaien laneko ordenagailu indartsuetan liderretako bat zen (Sun Microsystems-ekin batera). Txip edo mikroprozesagailu indartsuak zituen makina horiei zukua ateratzeko, eta haien erabilpen nagusietako bat zen gaitasun grafiko handiak izatea, irudiekin (3D eta beste) lan egiteko gaitasuna. Hortik zetorkion enpresari Graphics deitura. Eta software grafiko hori erabiltzen zen batez ere eskala industrialeko diseinuan, eta beste segmentu garesti edo handi batzuetan, adibidez 1990eko hamarkadako irudi digitaleko zine-ekoizpenetan, Jurassic Park-en bertan adibidez.[1]

2009an, SGIk porrot egin zuen formalki, eta bere aktibo guztiak funtsean Rackable Systemsi salduko zizkion. Urte batzuk lehenago, gainbeherab, SGIk Mountain Viewn eraiki zuen egoitza korporatiboa saldu zion Googleri eta Googleplex izena jarri zioten. Rackablek Silicon Graphics International izena hartu zuen gero, baina ez zen izan SGI originalak izan zuen indarra eta izena lortu zuen marka bat. Hewlett Packardek Silicon Graphics International erosi zuen 2016ko azaroan.[2][3]

SGI Octane workstation bat.

SGIren produktu originalen zaharkitzea edo beste teknologia batzuek gainditzea da gertatu zitzaien. Baina 21. mendean garatuz joan den konputazioan, worsktationen ordez ordenagailu kaxa arruntak eta eramangarriak ohikoagoak dira kontestu profesionaletan zein pertsonaletan. Enpresa edo industrietan, sare lokaletan edo Internetekoan, zerbitzariekin eta lainoarekin konektatuta, lortzen dute gaitasun konputazionala egungo ordenagailuek, hardware aparailu zehatzaren ordez.[1]

Grafikoak eta irudigintza (CGI teknologia) moldatzeko estrategian, beren txipen arkitekturak makina handiak beharko zituztela pentsatu zuten SGIn, eta hor egin zuten aurrera. Bazen ordea 1990eko hamarkadan grafikagintzan hasi zen beste enpresa bat, Nvidia. Beste enpresa honek grafikoen merkatua jokoetan ikusi zuen, eta hortaz ordenagailu txikiagoetan ikusi zuten nitxoa, jokalariek erabili zitzaketenetan, ez enpresetako workstation industrialetan. Jokoetarako txartel grafiko eskuragarriagoak garatu ahal izateko egiteko, txip arkitektura berriak asmatu zituen Nvidiak. Txip horiekin jokoen segmentuan izugarri hasi ziren, eta apurka-apurka, irudigintzarako Nvidiak ematen zuen prestazioa askoz indartsuagoa suertatu zen Silicon Graphics teknologiarena baino. Txipen segmentuan SGI desagertu zen neurri handi batean Nvidiak merkatua jan ziolako, eta ondoren, Nvidiaren txip eta txartel grafikoek eboluzionatzen jarraitu zuten 2020ko hamarkadan adimen artifizialeko garapenetan funtsezko bihurtu arte (baina hori beste istorio bat da).[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Silicon Graphics» artikulutik itzulia izan da, 2026-08-13 data duen 1369146918 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2026-08-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]