Sardiniera
| Sardiniera | |
|---|---|
| sardu | |
![]() | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 1.300.000 (2017) |
| UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Southern Romance (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, aditza objektua subjektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-1 | sc |
| ISO 639-2 | srd |
| ISO 639-3 | srd |
| Ethnologue | srd |
| Glottolog | sard1257 |
| Wikipedia | sc |
| IETF | sc |
Sardiniera (sardu edo saldu) Sardinian hitz egiten den hizkuntza da. Eskualde autonomo oso hartan hitz egiten da, L'Alguer hirian izan ezik, bertako hizkuntza katalanaren algerera aldaera (forma arkaiko batean) baita; San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan, aldiz, ligurieraren tabarkino aldaera mantentzen da; eta iparraldean gallurera mintzatzen da.
Erromantze hizkuntza da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatuta dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntzatzat hartzen da. 1997az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.
Sardiniako hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sardiniera bi talde nagusitan banatzen da:
- Sardiniera logudorearra (logudorese), Sardiniako iparraldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Aldaerarik arkaikoena da, baita latinetik gertuen dagoen hizkera eta prestigio handiena duena ere. Kultur sorkuntzaren aldetik ere, biziena da.
- Sardiniera kanpidanearra (campidanese), irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein Toskanako eragin nabaria du. Hiztun kopuru handiena du.
Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektotzat hartzen dira sailkapen batzuetan, korsikeraren eta beste hizkuntza batzuen eragin handiagoa duten arren:
- Gallurera (gallurese), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); korsikerarekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokienean. Sardiniera eta korsikeraren arteko trantsiziozko hizkuntzatzat hartzen da.
- Sassariera (sassarese), Sassari, Porto Torres eta inguruetan hitz egina, gallurera eta logudorear aldaeraren arteko aldaera da, eta Pisako, Genovako (genovera) zein katalanaren eragin nabaria du.
Beste hizkuntza komunitate batzuk ere badaude Sardinian: katalana L'Alguer hirian mintzatzen da, eta hego-mendebaldean, San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan tabarkino deritzan ligurierazko mintzaira.
Eredu batua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, Limba Sarda Unificada (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta politikaren gorabeherek eraginda, 2006tik Limba Sarda Comuna (LSC) delakoa hobesten da: dialekto kanpidanearra oinarri nagusi du, eta oso eztabaidatuta dago.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Accademia campidanese di lingua sarda (sardiniera kanpadinearrean)
- Ditzionàriu online (sardinieraz, italieraz eta ingelesez)
