Online Computer Library Center
Online Computer Library Center (OCLC) ordenagailu bidezko online liburutegi-zerbitzu bat da, eta irabazteko asmorik gabeko ikerketa erakunde bat. Mundu osoko 170 herrialde eta lurraldetako 72.000tik gora liburutegik erabiltzen dute OCLC zerbitzua, material bibliografikoa aurkitzeko, bereganatzeko, mailegatzeko eta iraunarazteko. Fred Kilgourrek sortu zuen, 1967an.[1]. Hasieran, Ohio College Library Center zuen izena. Erakundearen bulegoak Dublinen daude (Ohio, Ameriketako Estatu Batuak).
OCLC eta Worldcat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]OCLCk 2003an garatzen hasi zen eta ordutik bertsio berriak argitaratu ditu WorldCat.org helbidean. WorldCat biblioteken kooperatiba bat da, eta munduko online biblioteka katalogo handiena dauka. Guztira, hiru mila milioi baliabide elektroniko, digital eta fisiko baino gehiago biltzen ditu.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Eíto-Brun, R. (2015).-Innovación, eficiencia y tecnología en OCLC: el reto de los nuevos usuarios. Profesional de la información, zk. 24(6), orr. 861–864. [1]
- ↑ «Oinarrizko Gida - ehuBiblioteka - EHU» ehuBiblioteka (kontsulta data: 2026-01-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) OCLC-ren web gunea
- (Ingelesez) Worldcat. OCLC-ren web gunean
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |