Edukira joan

Odia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odia
ଓଡ଼ିଆ ଭାଷା — ଓଡ଼ିଆ‎
Datu orokorrak
Lurralde eremuaOdisha
Hiztunak31 milioi
Ofizialtasuna India (Odisha)
EskualdeaIndia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
AlfabetoaOdia (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1or
ISO 639-2ori
ISO 639-3ory
Ethnologueory
Glottologoriy1255
Wikipediaor
ASCL5216
IETFor

Odia[1][2] (ଓଡ଼ିଆ odiā) —lehen, oriya[1] ere deitua— ekialdeko Indian hitz egiten den hizkuntza da. Indiako hizkuntza ofizialetako bat da, Odisha estatukoa alegia. Hizkuntza indoeuroparra da, indo-ariar hizkuntzak Indiako azpikontinentean sartu zirenean hizkuntza drabidikoekin kontaktuan geratu zenetako bat, hego-ekialdean, Bengalako golkoan. Alfabeto propioa duen kultura-hizkuntza da.

Indiako 23 hizkuntza ofizialetako bat da; eta, horien artean, hizkuntza klasiko izendapen ofiziala duten 7 hizkuntzetako bat.

Euskaltzaindiak lehen oriya izena ontzat ematen zuen.[1] 2011n, ordea, Indiako Odisha estatuko agintariek beren herri eta hizkuntzaren transliterazio forma berriak gomendatu zituzten, eta Indiako erakundeek ontzat eman zuten aldaketa: Orissa (herrialdea) eta oriya (hizkuntza) formen ordez, Odisha eta odia izenak onartu ziren.[3] Geroztik, Euskaltzaindiak euskara batuan hizkuntza horrek odia izena duela arautu du.[1]

Sailkapena eta ezaugarri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indoeuropar hizkuntza bat da, indo-ariar multzokoa, Indiako indoeuropar hizkuntza nagusiak bezala, eta hizkuntza horien aurrekari historikoen —sanskritoaren eta prakritoaren— aztarnak gordetzen ditu.

Duela 1.500 urteko odra izeneko aldaera prakritoaren ondorengoa da odia hizkuntza, eta azken mila urteko eboluzioa dokumentatua dago, hizkuntza idatzia izan baita tarte horretan.

Sanskritoaren indoeuropar ezaugarri tipiko ugari gordetzen ditu:[4] kasu sistema gorde du, nagusiki (nahiz eta bokatiboa eta nominatiboa, alde batetik; eta akusatiboa eta datiboa, bestetik, elkartu diren). Hiru genero ditu (maskulinoa, femeninoa eta neutroa), baina ez da genero gramatikala, baizik eta semantikoa: arrak eta emeak bereizteko balio du, baina ez hiztegiko elementu orokorretarako hala nola gaztelaniaz edo frantsesez (gure ondoko bi erdara horietan, luna / lune ilargia femeninoa da, eta sol / soleil eguzkia maskulinoa: halakorik ez dago odian). Bi numero gramatikal daude, singularra eta plurala. Eta aditz formak hiru denbora nagusitan jokatzen dira (orainaldia, lehenaldia eta geroaldia), beste batzuk aditz laguntzailez osatuta.

Zenbakien izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zenbakien izen hauek[5] erakusten dute, adibide gisa, indoeuropar lexikoarekin lotura argia duela hizkuntza honek:

Odia zenbakia Indo-arabiar zenbakia Odia izena Translit. Ordinala
0 ଶୂନ୍ୟ/ଶୁନ śūnya/śuna
1 ଏକ eka ପ୍ରଥମ (prathama)
2 ଦୁଇ dui ଦ୍ବିତୀୟ (dbitīẏa)
3 ତିନି tini ତୃତୀୟ (tr̥tīẏa)
4 ଚାରି cāri ଚତୁର୍ଥ (caturtha)
5 ପାଞ୍ଚ pāñca ପଞ୍ଚମ (pañcama)
6 ଛଅ cha'a ଷଷ୍ଠ (ṣaṣṭha)
7 ସାତ sāta ସପ୍ତମ (saptama)
8 ଆଠ āṭha ଅଷ୍ଟମ (aṣṭama)
9 ନଅ na'a ନବମ (nabama)
୧୦ 10 ଦଶ daśa ଦଶମ (daśama)
୧୧ 11 ଏଗାର egāra
୧୨ 12 ବାର bāra
୧୩ 13 ତେର tera
୧୪ 14 ଚଉଦ cauda
୧୫ 15 ପନ୍ଦର pandara
୧୬ 16 ଷୋହଳ ṣohaḷa
୧୭ 17 ସତର satara
୧୮ 18 ଅଠର aṭhara
୧୯ 19 ଊଣେଇଶ ūṇeiśa
୨୦ 20 କୋଡ଼ିଏ/ବିଂଶତି koṛie/biṅśati
୩୦ 30 ତିରିଶ tiriśa
୪୦ 40 ଚାଳିଶ cāḷiśa
୫୦ 50 ପଚାଶ pacāśa
୬୦ 60 ଷାଠିଏ ṣāṭhie
୭୦ 70 ସତୁରୀ saturī
୮୦ 80 ଅଶୀ aśī
୯୦ 90 ନବେ/ନବ୍ବେ nabe/nabbe
୧୦୦ 100 ଶହ/ଶତ śaha/śata
୧୦୦୦୦୦ 100.000 ଲକ୍ଷ lakṣa

Dialekto nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Odia hizkuntza nagusi den lurraldea, more ilunez. Oro har, Odisha estatuaren mugekin bat egiten du. Arrosa kolorez, odia gutxiengo nabarmen baten hizkuntza den eremua.
  • Midnapori odia
  • Singhbhumi odia
  • Baleswari odia
  • Ganjami odia
  • Desiya odia
  • Sambalpuri odia
  • Bhatri odia
ī "ଈ" bokal luzearen idazkera.

Odia hizkuntza berezko odia alfabetoan idazten da, Kalinga idazkera izenez ere ezaguna. Abugida formako alfabeto bat da, bokal eta kontsonanteen konbinazio silabikoak zeinu bereziz idazten duena.

X. mendean berezko forma hartzen hasi zen, eta odia hizkuntzaren kanal idatzia izan da alfabeto hau mila urtez. Forma biribilduak dituzte letrek, palmondo hostoetan idaztearen ondorioz, lerro zuzenen bidez idazteak hostoak hauskor bihurtzen dituztelako.[6]

Transliterazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bokalak (bere horretan) / goiko marra diakritikoarekin [ā], bokal luzeak
a ā i ī u ū r̥̄ l̥̄ e ai o au
Kontsonanteak
ka kha ga gha ṅa
ca cha ja jha ña
ṭa ṭha ḍa ḍha ṇa
ta tha da dha na
pa pha ba bha ma
ẏa ya ra ḷa la wa
śa ṣa sa ha
ଡ଼ ଢ଼ କ୍ଷ
ṛa ṛha kṣa
Diakritikoak - Kontsonanteei gehituz, konts + bokal silabak dira / adibideak କ୍ k letrarekin
ି
ā i ī u ū r̥̄ l̥̄ e ai o au
କା କି କୀ କୁ କୂ କୃ କୄ କୢ କୣ କେ କୈ କୋ କୌ
ki ku kr̥/kru kr̥̄/kru kl̥/klu kl̥̄/klu ke kai ko kau
Zeinuak, puntuazioa
ଓଁ
Zenbakiak
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Kultura hizkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raj Britainiarraren garaian, 1850. urtetik aurrera bereziki, odia hizkuntzak krisi moduko bat bizi izan zuen, bengaleraren dialekto edo adar baten gisara ikusia izan baitzen. Hala ere, hizkuntzaren aldeko mugimendu batek erreakzionatu zuen, eta jada britainiarren agintepean, 1936ak, Odisha estatua eratu zen, hizkuntza honen eskualde oinarrizko gisa. Estatu gisa sartu zen Odisha Indiako errepublika independentean, baina hala ere, hizkuntza ez zen ofizial bilakatu 1954 arte.[7]

Bibhuti Patnaik idazlearen eleberri bat, odia hizkuntzan argitaratua.

14. mendeko Sarala Das poeta kontsideratzen da odia literaturako klasiko nagusia, nahiz eta lehenagoko obrak ere kontsideratzen diren hizkuntza honen adierazgarri, eta batzuk aurrekari ere bai (Charyapada idazkiak, 7-9 mendeak). Klasiko hauek mitololgia hinduarekin daude lotuta batik bat. Era berean, forma poetikoak nagusiki abestuak izateko eratu ziren, izaera musikal handia dute.

19. mendetik, modernotze bat gertatu zen Kabibar Radhanath Ray (1849–1908), Fakir Mohan Senapati (1843–1918) eta Madhusudan Rao (1853–1912) autoreekin, eta haien eskutik eleberria jorratzen hasi zen. 20. mendeko autore ezagunak dira rushna Chandra Kar (1907–1995) eta Muralidhar Mallick (1927–2002).

Ekoizpenaren aldetik, bengaleraren ondoren film kopuru handienetakoa sortzen duen Indiako zinema industrietako bat da odia hizkuntzakoa, nahiz eta ez izan ezaguna nazioartean. Hasiera batean, bengalerazko zinearen eta Kalkutako ekoizpen indarraren itzalpean garatu zen Odishako zinema, baina 1970tik aurrera bide propioa egin dute bertako ekoizpenek.[8]

XIX. mendean misiolariekin erlazionatutako agerkariekin hasi zen prentsa odia hizkuntzan. Gero zentzu politiko nazionalistakoak gailendu ziren. Lehen egunkaria, Dainik Asha, 1928an hasi zen argitaratzen Berhampur hirian. Indiaren independentziarekin prentsa asko garatu zen, baina nagusiki politikari zehatzek beren eragina sentiarazteko sortutako agerkariak izan ziren. 1980tik aurrera hori aldatzen hasi zen, asmo komertzialeko prentsa gailentzen hasi zelarik. 2018 urtean, 70 egunkari argitaratzen dira hizkuntza honetan.[7]

Prentsaren aldean, irratia ez dago hain garatua, kate gehienak All India Radio sare publikoaren emisorak dira.

Zenbait telebista kate daude odia hizkuntzan, eta Odisha TV (OTV), kable bidezko zenbait katerekin, da enpresa inportanteena. Satelite bidezko lehen katea, ETV Odia, 2002an sortu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
  3. (Ingelesez) «Parliament passes bill to change Orissa's name» NDTV.com (kontsulta data: 2022-05-09).
  4. (Ingelesez) Neukom, Lukas. (2003). A grammar of Oriya. Universität Zürich ISBN 3-9521010-9-5. PMC 53903369. (kontsulta data: 2022-05-09).
  5. (Ingelesez) «Numbers in Odia (Oriya)» omniglot.com (kontsulta data: 2022-05-09).
  6. (Ingelesez) «Odia (Oriya) alphabet, pronunciation and language» omniglot.com (kontsulta data: 2022-05-09).
  7. a b (Ingelesez) Desai, Mira K.. (2021-11-21). Regional Language Television in India: Profiles and Perspectives. Taylor & Francis ISBN 978-1-000-47008-6. (kontsulta data: 2022-05-09).
  8. (Ingelesez) Roy, Piyush. (2022-01-30). Appreciating Melodrama: Theory and Practice in Indian Cinema and Television. Bloomsbury Publishing ISBN 978-93-5435-488-5. (kontsulta data: 2022-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]