Master Lock
Itxura
| Master Lock | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa |
| Jarduera sektorea | security engineering (en) |
| Jarduera | |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Erantzukizun mugatuko sozietate |
| Jabea | Fortune Brands Home & Security (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1921 |
| Sortzailea | Harry Soref (en) |
| Sorlekua | Milwaukee |
| webgune ofiziala | |
Master Lock giltzarrapoak, konbinazio-sarrailak, kutxa gotorrak eta antzeko segurtasun-produktuak ekoizten dituen Ameriketako Estatu Batuetako enpresa bat da. Harry Soref sarrailagile eta asmatzaileak sortu zuen 1921ean Master Lock Company LLC. Gaur egun, Fortune Brands Innovationsen filiala da eta egoitza Nagusia Wisconsin estatuko Oak Creek hirian du. 1970ean, American Brands enpresak Master Lock konpainia erosi zien Sorefen oinordekoei. Ondoren, American Brands holdingak Fortune Brands izena hartu zuen, 2011ko urriaren 3an Fortune Brands Home & Security konpainia eta Beam Inc. edarien enpresetan banatu zena.