Edukira joan

Marina de Cudeyo

Marina de Cudeyo
Kantabriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaPedro
Izen ofizialaMarina de Cudeyo
Posta kodea39719
INEk ezarritako kodea39040
HerriburuaRubayo
Geografia
Koordenatuak43°25′14″N 3°45′15″W / 43.420555555556°N 3.7541666666667°W / 43.420555555556; -3.7541666666667
Mapa
Azalera28,37 km²
Altitudea25 m
MugakideakMedio Cudeyo, Entrambasaguas, Ribamontán al Monte eta Ribamontán al Mar
Demografia
Biztanleria5.221 (2025)
alt_left 2.617 (%50,1) (%49,9) 2.608 alt_right
Dentsitatea184 bizt/km²
MatrikulaS
marinadecudeyo.com

Marina de Cudeyo Trasmierako eskualdean dagoen kantabriar udalerria da. Santander hiriburutik 5 kilometrora dago, Santanderko badiatik hegoaldera. Azken erroldaren arabera 5.221 biztanle zituen 27,1 km²-ko azaleran.

Udalerriaren orografia ehun metrora heltzen ez diren mendixkaz eta paduraz beteriko kostaldez osatzen da. Antzina Marina de Cudeyoko azalera askoz txikiadoa zen, izan ere dike bitartez itsasoari hainbat lur kendu zitzaizkion, larre bihurtuz. Lursail gehiena bazka-landa da, abeltzaintzara zuzenduta, eta baso gutxi dago. Pontejos herriaren aurrean, badian, Pedrosako uhartea dago, non droga menpekotasunari aurre egiteko ospitalea kokatzen baiten.

Iparraldean, Marina de Cudeyok Ribamontán al Mar eta Santanderko badiarekin egiten du muga; ekialdean, Ribamontán al Monte, Entrambasaguas eta Miera ibaiaren ahoarekin, Cubasko itsasadarra izenez ezaguna; hegoaldean, Medio Cudeyo eta Tijeroko itsasadarrarekin; eta mendebaldean El Astillero udalerriarekin, San Salvador itsasadarrak banatuta.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Medio Cudeyo, Entrambasaguas, Ribamontán al Monte eta Ribamontán al Mar.

Marina de Cudeyo udalerriak 5.254 biztanle ditu (2008) eta honako herri edo gune hauetan banatuta dago:

Biztanleriaren tamainaUrtea495050005050510051505200525053005350200020052010201520202025Marina de CudeyoBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 2.608 gizon, 2.617 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.04
0.23
 
95-99
 
0.57
1.00
 
90-94
 
2.10
1.30
 
85-89
 
2.83
2.91
 
80-84
 
3.36
4.75
 
75-79
 
5.46
5.87
 
70-74
 
6.53
8.17
 
65-69
 
7.64
8.44
 
60-64
 
8.87
8.97
 
55-59
 
8.37
7.82
 
50-54
 
8.44
9.09
 
45-49
 
8.10
6.48
 
40-44
 
7.11
4.83
 
35-39
 
4.55
5.06
 
30-34
 
3.97
4.41
 
25-29
 
3.97
4.75
 
20-24
 
4.09
4.83
 
15-19
 
4.97
4.87
 
10-14
 
4.05
3.87
 
5-9
 
3.13
2.34
 
0-4
 
1.83
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[1]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 27,7 udalerri berean jaioak ziren[2], probintziako batez bestekoaren (% 38,9) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 12 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 5,3 —probintzian % 10,1—.

Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 27,7Probintzia berean · % 54,9Beste erkidegoa · % 12Estatutik kanpo · % 5,3
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 379 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 59,6)[3]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Kolonbia, Venezuela, Argentina dira.

Amer
Euro
Amerika · % 59,6Europa · % 31,9Afrika · % 6,6Asia · % 1,1Ozeania · % 0,8
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Kolonbia43 · % 11,3
Venezuela33 · % 8,7
Argentina24 · % 6,3
Frantzia21 · % 5,5
Ekuador18 · % 4,7
Kuba18 · % 4,7
Maroko17 · % 4,5
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 2.950 etxebizitza zeuden: 1.980 (% 67,1) nagusiak eta 970 (% 32,9) ez-nagusiak.[4] Kontsumo elektrikoaren arabera, 298 (% 10,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 382 (% 12,9) hutsik zeuden.[5]

2.950etxebizitza
1.980etxegune
382hutsik (% 12,9)

Etxebizitza multzoa

1.980
970
Etxebizitza nagusia (1.980)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (970)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa)

2.270
298
382
Okupatuak (2.270)Noizbehinkakoak (298)Hutsik (382)

Guztira 1.980 etxegune zeuden, eta horietatik 501 (% 25,3) pertsona bakarrekoak ziren.[6]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1501
2 pertsona509
3 pertsona480
4 pertsona326
5 edo gehiago164

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 16.030 euro-koa zen[7], eta etxegune bakoitzeko 40.751 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (15.043 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 21.350 euro zen. Errenta gordina 19.550 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 57,4[8]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 26,2), beste diru-sarrerak (% 10,6), langabezia-prestazioak (% 1,4), beste prestazioak (% 4,4).

57%
26%
11%
Soldata · % 57,4Pentsioak · % 26,2Langabezia · % 1,4Beste prestazioak · % 4,4Beste sarrerak · % 10,6
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[9][oh 1]Udalerrian indizea 26,6 da, probintziakoaren (29) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,2 da, probintziakoaren (2,4) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Federico Aja Fernández (PP) da Marina de Cudeyoko alkatea 2011ko maiatzaren 22ko hauteskudeen ondoren. Hurrengo taulan 2011ko udal hauteskundeetan lortutako emaitzak azaltzen dira:[10]

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeak
AlderdiaBoto kopurua %Zinegotziak
PP 1355 %40,29 6
PRC 1105 %32,86 5
PSOE 654 %19,45 2

Garraiobideak eta azpiegiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • A-8 autobidea eta Marina de Cudeyo lotzen dute CA-141 eta CA-145 errepideek.

Renfe Feve ustiatzaileak eskualde barruko eta aldirikoen zerbitzua eskaintzen dio Marina de Cudeyori, Santander eta Lierganes lotzen dituen aldirikoen linean, eta Santander eta Bilbo lotzen dituen eskualdeko linearen barruan Orejoko geltokia dagoela.

Santanderko aireportua eta Santanderko portua minutu gutxira daude.

Bestalde, txalupa zerbitzua dago Santander, Pedreña eta Somo herrien artean, batipat udan.

Marina de Cudeyoko herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  2. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Kantabria.tab.
  3. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Kantabria.tab.
  4. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  5. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  6. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  7. INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Kantabria.tab.
  8. INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Kantabria.tab.
  9. INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
  10. El mundo. «Resultados electorales de Marina de Cudeyo» (kontsulta data: 2013-06-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.