Leon VI.a
| Leon VI.a | |||
|---|---|---|---|
928ko ekaina - 928ko abendua ← Joan X.a - Eztebe VII.a → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Erroma, ? | ||
| Heriotza | Erroma, 929ko otsaila ( urte) | ||
| Hobiratze lekua | Old St. Peter's Basilica (en) | ||
| Heriotza modua | : Pozoia | ||
| Familia | |||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | latina | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||
| Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||
| Influentziak | Pornokrazia | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Leon VI.a[1] (Erroma, ? - † ?, 929ko otsaila) Eliza Katolikoaren 123. aita santua izan zen 928tik bere heriotzara arte, zazpi hilabetean. Haren agintaldia Saeculum obscurum izeneko garaian izan zen.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leon VI.a Erroman jaio zen[2], eta aita Kristoforok Joan VIII.aren garaian ere karguak izan zituen, 876aren inguruan. Tradizioak dio Sanguini familiakoa zela. Aitasantutzaren aurretik Santa Susanako kardinal-apaiz izan zen[3].
Aita santu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leo aita santu aukeratu zuten 928ko ekainean, pornokrazia izeneko anarkia garai batean. Marozia senatariak aukeratu zuen, Erromaren gaineko kontrola zuena bere senar Guido Toskanakoaren bidez. Guidok Leonen aurrekari Joan X.a atxilotu eta hil zezaten agindu zuen.
Aginte laburra izan zuen, eta Spalatoko Sinodoaren erabakiak berretsi zituen. Dalmaziako elizaren egoeraren inguruko ikerketa osatu zuen, eta bertakoei Spliteko apezpikuaren aginduak betetzeko eskatu zien. Joan Salonakoari artzapezpiku palioa eman zion. Leonek debekatu zuen castratiak ezkontzea[4].
929ko otsailean Maroziaren esanetara hil zuten, eta Eztebe VII.ak hartu zuen haren lekua. San Petri basilikan lurperatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
- ↑ Platina, 1421-1481. (1900). The lives of the popes from the time of our Saviour Jesus Christ to the accession of Gregory VII. London : Griffith (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Mann, Horace K. (Horace Kinder). (1906). The lives of the popes in the early middle ages. St. Louis, Mo. : B. Herder ; [London] : Kegan Paul, Trench, Trubner & Co. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ «Medical Problems of Performing Artists: Ingenta Connect Table Of Contents» www.ingentaconnect.com (kontsulta data: 2025-05-08).