Kantonera
| Kantonera | |
|---|---|
| 粵語 — 粵文 | |
Kantoneraren hedadura. | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | Txinatar diasporan. |
| Hiztunak | 72.893.210 (2007) |
| Eskualdea | Txina: Perla ibaiaren delta (erdialdeko Guangdong; Hong Kong eta Macau); ekialdeko eta hegoaldeko Guangxi; Hainango eskualde batzuk |
| Araugilea | Hong Kong Hezkuntza Bulegoa Macao Hezkuntzarako eta Gazteen Garapenerako Bulegoa |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak txinera varieties of Chinese (en) Yue txinera Yuehai Yue (en) | |
| Alfabetoa | written Cantonese (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | cant1236 |
| Wikipedia | zh-yue eta yue |
| ASCL | 7101 |
| Linguist List | yue-can |
Kantonera (txinera tradizionalez: 廣東話; txinera sinplifikatuz: 广东话; pinyinez: Guǎngdōnghuà) Yue txineraren prestigiozko aldaera eta dialektorik erabiliena da[1]. Mandarinera bezala, hizkuntza sino-tibetarra da kantonera; hala ere, ez dago bien arteko elkarrekiko ulergarritasunik. Kantonera Hong Kong[2] eta Macaoko hizkuntza de facto ofiziala da, eta jatorria Txina kontinentaleko Guangzhou hirian (lehen Kanton deiturikoa) badu ere, Guangdong probintziaren beste toki batzuetan eta diasporan ere mintzatzen da.[3]
Batzuetan, kantonera izena Yue txinerako dialekto guztiak izendatzeko erabiltzen da. Hiztunen identitate kulturalaren ezinbesteko adierazpentzat hartzen da kantonera; hau da, hizkuntza eta kultura bereiztezinak dira eta lotuta daude.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Cantonese as Written Language: The Growth of a Written Chinese Vernacular - Don Snow - Google Books» web.archive.org 2016-04-24 (kontsulta data: 2025-03-28).
- ↑ (Ingelesez) «Civil Service Bureau - OFFICIAL LANGUAGES DIVISION» www.csb.gov.hk (kontsulta data: 2025-03-28).
- ↑ (Ingelesez) «?Frequently Asked Questions» Cantonese Language Association (kontsulta data: 2025-03-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |