Joseph Stiglitz
Joseph Eugene Stiglitz (Gary (Indiana), Ameriketako Estatu Batuak, 1943ko otsailaren 9a) ekonomialaria da. Columbiako Unibertsitateko irakaslea, globalizazioaren eta konkurrentzia askearen aldeko ekonomialarien kritikari ezaguna da.
Zenbait kontzeptu ezagun garatu ditu —adibidez: antiselekzioa, arrisku morala eta informazioko asimetria—, merkatuen efizientziarik eza agerian jartzeko. Postu politikoak ere izan ditu: Clintonen administrazioan jardun zuen, eta Munduko Bankuan ere bai. Stiglitzen liburu ezagunena Globalization and Its Discontents (euskaraz: «Globalizazioa eta harekin gustura ez daudenak») da.
2001ean, Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen, George A. Akerlofekin eta Michael Spencerekin batera, informazioaren asimetriaren teoriari egindako ekarpenagatik.[1]
2011n, Time aldizkariak munduan itzal handiena duten 100 pertsonen artean sailkatu zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ time.com. (2011-4-21). The 2011 TIME 100. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aranburu, Iker. (2025-09-29). «Stiglitz: “Denbora ez dugu alde”» Berria (kontsulta data: 2025-09-30).
| Artikulu hau Indianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1943ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Indianako biografia zirriborroak
- Ekonomiako Nobel Saridunak
- Ameriketako Estatu Batuetako ekonomialariak
- Globalizazioaren aurkako aktibistak
- Estatubatuar juduak
- Indianarrak
- Britainiar Akademiako kideak
- Askenaziak
- Honoris causa doktoreak
- Ameriketako Estatu Batuen pertsonala Nazio Batuen Erakundean