Edukira joan

Immigrazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europar etorkinak Argentinara iristen.

Immigrazioa herrialde jakin batekoak ez diren pertsonek bertara egiten duten migrazio-mugimendua da, herrialde horretan bizimodua hobetzeko asmoarekin, arrazoi ekonomiko eta politikoengatik maiz. Immigrazioz herrialde batera bertaratutako pertsonak immigranteake do etorkinak dira.

Leku batean jaio diren pertsonek beste herrialde edo eskualde batean sartzea da immigrazioa. Migrazioa pertsonen leku batetik besteko mugimendua da, eragiten duena aldi bateko edo behin betiko bizileku-aldaketa.

Migrazio mugimendu aukerak bi modutakoak dira: emigrazioa eta immigrazioa.

  • Emigrazioa: pertsonen irteera herrialde, eskualde edo leku jakin batetik beste leku batera bideratzeko.
  • Immigrazioa: herrialde, eskualde edo leku jakin bateko sarrera beste leku batetik etorriak.

Beraz, emigrazioak ondoren immigrazio bat du.

Jatorrizko herrialdean bertan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emigraziorako hainbat arazo legal daude, bereziki herrialdeko gobernuak sortuak, emigranteen irteerak saihesten saiatzen delako, bereziki gehienak gazteak izaten direlako, lan egiteko adina dutenak eta herrialdeko garapenean lagun dezaketenak direlako. Espresuki gobernu faxista, komunista edo antidemokratikoetan, beti emigraziorako trabak sortu dituzte.

Immigraziozko herrialdean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde bakoitzean, gero eta oztopo gehiago daude etorkinei sartzen uzteko, eta alderdi anitz dituzte, gobernuen aldetik baita bertan bizi diren herritarren aldetik edota ezarrita dauden beste etorkin batzuengatik, gehienbat herrialde desberdinetik baldin badatoz. Hala ere, batzuetan inmigrazioa mesedegarria izaten da, gobernuak lanpostu zehatzetan langileak behar dituenean.

Gizakien lurralde sakabanaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Migrazioak Gizateria bezain zaharrak dira eta antzinako erlijio eta kulturekin harremanetan agertzen dira.

Orokorrean, garapen teknologikoak lurralde hedapenari jatorria eman dio, adibidez suaren sorrera utzi zuen leku hotzetan gizakiak bizi ahal izatea. Berdin esan daiteke nekazaritzarekin (bilakaera neolitikoa), industiarekin, trenari, abeltzaintzari, metalurgiari, itsasontziei, motorrari, etab.

Gizartearen historian, hiru bilakera egon ziren. Lehenengoa bilakaera neolitikoa, asmakizuna eta nekazaritzaren garapena; bigarrena, industria bilakaera, berarekin produktuak askoren garapena ekarri zuen, trenaren garapena eta hainbat asmakisun lortu zutenek hirien hedapena. Eta hirugarren bilakaera, XX. mende erdiko eta XXI. mendeko teknologia garapena izan da.

Historikoki, immigrazioak guztiz aldatu dute herrialdeen irudia, arraza, hizkuntza eta kultura ezberdinak baitaude, baita eragin handiko beste aldaketa batzuk.

Egun soilik lau herrialdek immigrazioa bultzatzen dute: Australia, Kanada, Israel eta Zeelanda Berriak. Soldata aldeak hain garrantzitsuak dira immigrazio ilegala industria garrantzitsu bat bilakatu daitezkeela. Immigrazioaren beste arrazoi batzuk politika arrazoiengatik edota familia batzeagatik izan daitezke.

Negozio asko, immigrante komunitateei esker garatu dira: dirua bidaltzea, lokutorioak, jatetxe tipikoak eta herrialdeko janari tipikoak dauden lekuak.

Ziur aski, immigranteen herrialde tipikoak dira: Alemania, Australia, Argentina, Brasil, Costa Rica, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Frantzia, Kanada, Mexiko, Venezuela, Zeelanda Berria... beste batzuen artean. Herrialde tipikoan orain dituztenak emigrazio portzentai altuak izango liratezke: Albania, Bulgaria, Ekuador, Errumania, India, Kolonbia, Kuba, Maroko, Mexiko, Nikaragua, Peru, Turkia, Txina, Uruguai eta Venezuela. (IndexMundi, 2016).

Herrialde eta eskualde askok, etapa eta ziklo ezberdinak igaro dituzte migrazioarekin zer ikusia dutenek, adibidez Espainiak 1960.urtean gertatu izan zen bezala. Arrazoi desberdinak egoten dira, hala nola, ekonomikoak, politikoak, iraultzak, etab.

Immigrazioa krisi ekonomikoan 2008-2009

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bidasoa ibaian hildako migratzaileei egindako oroigarria.

Immigranteen langabezi tasa bertako herritarren baino handiagoa izan da. Immigranteek, egoitzaz aldatzeko planak bertan behera izten ari dira eta gobernuek immiganteen kuotak murrizten ari dira (Barta & Hannon, 2009).

Biztanleriaren gorabeherak jatorria dute desberdintasun juridikoari Estatuaren aldetik (Espainia, Italia, Alemania, etab), baita sozialetik herritarren aldetik immigranteen eskubideei dagokionez.

Eta ez da soilik immigranteekin, antzinako emigranteekin ere “itzulitakoak” hauek ez baitituzte eskubide eta onura guztiak eskuratu.

Immigrazioaren inguruko jarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immigrazioa mundu fenomenorik polemikoenetarikoa da. Nazio garatu guztiak eta garatzeko bidean dauden askok immigrazioa nahiko mugatzen dute, justifikatuz ekonomikoki konpetentzia politika bidegabekoa izango litzatekeela herritarrentzat eskulan merkea eta gizarte zerbitzuetarako lan karga bat izango zela.

Mugak izteko politikak giza eskubideen aurrean arazo larriak sortzen ditu. Espresuki herrialde batek beste bati eskatzen dionean herritarrei ez iztea irteera librea. Momentu horretan, Giza Eskubideen 13.atalaren urraketa gertatzen da:

  1. Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.
  2. Pertsona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa.

Ordea, aitortu behar da Giza Eskubideek nazioarteko eskalan ezin dutela joan, praktikak, immigrazioko herrialdetako biztanleriaren kontra edo gainetik.

Adin nagusira iritsi ez diren emigratzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014. urtean Managuan egindako konferentzian, krisia deklaratu zen heldu barik emigratzen duten adingabeen tasa igoerarengatik. Horregatik, adingabe haien eskubideak babesteko beharra ikusi zen jatorrizko beren herrialdeetara itzultzen direnean eta beren familiaren bateraketa.

Managuako Adierazpenak adingabeeen eskubideen ahultasunen inguruan kezkak azaleratu zituen. Deklarazioaren arabera, lehentasuna adingabearen intesesa da eta horretarako konpainiarik gabeko atzerriko adingabeentzako baliabideak handitzea beharrezkoa da, baita pertsona trata desagarreraztea ere.

Politika migratorioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hainbat herrialdetan, imigrazio kontrako politikak gogortu egin dira, bereziki imigrazio irregularrarekin, Italian gertatzen den bezala, diputatuen Ganbaran erabaki zuen imigrante irregularren kanporaketa, eta langile publikoak haiek epaitzera behartu. Gainera, inork immigrante irregularrei alokairuren bat egiten baldin badie, 5.000 eta 10.000 euroko isuna ordaindu behar izango du, baita hiru urteko kartzela zigorra jaso ere. (Derf, 2009). Beste alde batetik, Grezian, 2009ko uztailaren 12an, Patras herrialdean, hondeatzaileekin immigrante irregularren kanpamentu bat suntsitu zuten. (BBC, 2009).

Immigrazioa artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Agirrek immigrazioaz idatzi zuen Abubakar iritzi-artikuluan 30 hitz-joko erabili zituen 2022ko abuztuan:[1]

Nigeriatik dator Abubakar, Europa duelako amu bakar.

Afrika mamu eta iparraldea damu bihur dakiokeen baltsamu.

Kontinente berotik hegabera nola, halaxe dator mutil gaztea ere: egarbera.

Bularraldea eta bizkarra beltzak dituzte biek, bai hegan datorren txoriak eta baita hegan egin nahi duen txoriak ere.

Zer eskainiko zoriak. Ezer gutxi eskuineko zuriak.

Burua hotz eta hondarra bero. Erreparatu erre paratu zaizkien oin azpiei.

Basamortuan dena da basa eta dena da mortu.

Begirada ortzi mugan eta itxaropena gugan... Oraindik ez daki errefuxiatu eta errefusatu fonetikoki ez ezik esanahiz ere geroz eta gertuago daudela.

Besteak beste Frantzia eta Espainia dira hiztegi eta haztegi hori elikatzen duten bitamina, bietan mina.

Eta bien arteko Bidasoa bide osoa zapuztu dezakeen pasoa.

Eta bien arteko Bidasoa bide osoa zapuztu dezakeen pasoa. Berdintasunaz hitz egiten dugu berdin zaigunaz ari garenean,

baina berdin du eta berdindu ez dira berdinak.

Hitz hartzeaz arduratzen gara besteak hits jartzearen eta itzaltzearen ardura gure gain ez hartzearren.

Guk eragindako mila liskar uzten ditugu besteen bizkar. Bizkor gainera.

Zer da ikara izuaren kikara ez bada? Europa omen Afrikaren teilatu, baina gero nork beilatu?

Nigeriak zerbaitegatik ote du «igeri» hitza bere baitan?

Erantzunik gabeko galderak galerak al dira?

Pentsa zapaltzen duten jatorrizko lurra zein ezegonkorra den semea edo alaba patera hauskor batera igo dadin onartzen badute.

Olatuz olatu, bere baitara gotortu eta isolatu, oinak ezin mugitu eta burua ezin geratu, nigarrez utzi duen ama nork kontsolatu?

Azken olatuaren indarrak hondoratu ordez hondarreratu badu, orduan zer?

Atzean utzi duenaren antzean. Basamortutik uretara, eta uretatik berriz ere lehorrera.

Ezer ez du izango eskueran, alderantziz, dena estu eran.

Gure goitik beherako begirada disekatu, behetik datorrena nola isekatu.

Ezin ote dugu atalka ari, ahari talka aritu ordez?

Ezin ote dugu barrera eraitsi eta harrera hobetsi? Orduan hobe etsi!

Alferrikakoak eta Afrikakoak ere zergatik ote dira hain hoskide? Kide hots egiten ez zaleko agian?

Zertarako hainbeste urgentziazko bilera, berehalako agerraldi publiko eta diputatu ganbera... beti berdina badoa gain behera? Dena izango du oztopo burokratiko, buru kaotiko gehiegi baitaude agintean. Hala ere, zorte on, Abubakar, ez bekizu Europa izan damu bakar.

"ABUBAKAR", Amaia Agirre, 2022

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Agirre Arrastoa, Amaia. (2022-08-13). «Abubakar» Berria: 13. (kontsulta data: 2022-08-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]