Eulatek hiru auzo ditu: Erdigunekoa elizaren inguruan, ekialdean Copalacioko auzoa, eta mendebaldean Gonea. Urbasako mendilerroaz gain, Lokizgo mendilerroa ere udalerritik gertu dago.
Udalerriaren iparraldean klima atlantikoa eta azpiatlantikoa nagusitzen da; herrigunean eta Eulateko gunerik beherenetan, berriz, ezaugarri mediterraneoak dauzka. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak, ugariagoak iparraldeko mendietan. Urteko egun euritsuak 120 inguru izaten dira.
Herriaren inguruko basoetan, haritz eta ametzak dira espezierik ohikoenak, guztira 652 hektarea hartzen baitute. Horrez gain, iparraldean pagoak ere badira.
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Urtea
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
Hazkunde begetatiboa
3
−5
−1
−8
−9
−4
−6
−4
−6
−3
0
−3
−5
−6
−4
−4
−1
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[5] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
Urtea
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Batez besteko adina
47,95
48,76
49,79
50,59
50,03
50,92
50,62
50,53
49,44
49,07
49,67
50,28
50,26
50,92
51,2
51,98
52,03
52,73
52,79
52,3
53,07
53,96
54,74
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[6] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
2023ko udal hauteskundeetara hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu zuten Eulaten: Agrupacion Electoral Eulate. Zerrenda horretako burua, Beñat Ruiz de Larramendi, da herriko alkatea.[7][8]
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Eulate eta eskualdeko beste hainbat herritan.
2023an aurkitu zen Eulateko dotrina, Juan Migel Gartzia de BakedanokXVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran idatzitakoa. Testu horrek frogatzen du garai hartan bazirela euskaldunak Ameskoan, nahiz eta, ordurako, elebidunak ziren segur aski, eta euskara itzaltzen ari zen. Izan ere, bestelako iturriei esker, jakina zen 1800. urtean Aranaratxeko Fernando Albizu Iturmendin apez aritzeko egokitzat jo zutela, besteak beste, euskaraz zekielako. Hartara, dudarik ez dago etxetik zekarrela euskara, hangoa baitzuen familia, eta Araban ibili zenean ere hango parrokietan erabili zuela, herri horiek orduan euskaldunak ziren-eta.[12]
Eulateko jauregia, XVI. mendean eraiki eta 1835 suntsitutako jauregia. Gaur egun, jauregiaren arrastoak babesturik daude. Bertan, XIV mendeko iturriek gotorlekua bazegoela aipatzen dute, Alvarez de Eulate leinuarena.