Eminem
Marshall Bruce Mathers III, ezagunagoa Eminem izen artistikoaz, (Detroit, 1972ko urriaren 17a) estatubatuar hip-hop abeslaria da. Dr. Drek bere ibilbidearen hasieran lagundu ondoren, Detroiten hazitako abeslaria 2000ko hamarkadaren abeslaririk ospetsuenetariko bat bilakatu zen.[1] Aktorea ere izan da.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bruce Mathers 1972ko urriaren 17an jaio zen, St. Joseph-en, Missouri-n, eta Marshall Bruce Mathers Jr.-en eta Deborah Rae «Debbie»-ren —ezkongabea, Nelson— seme bakarra da. Jatorriz ingelesa, eskoziarra, alemaniarra, suitzarra, cherokeearra, poloniarra eta luxenburgotarra da. Bere ama hiltzear zegoen berarekin 73 orduko erditzean. Eminemen gurasoak Daddy Warbucks izeneko banda batean zeuden, eta banandu aurretik, Dakota eta Montanaren arteko mugan zehar Ramada Inns-en jotzen zuten. Eminemen aitak, Bruce Jr., familia utzi eta Kaliforniara joan zen bizitzera, beste bi seme-alaba izan ondoren: Michael eta Sarah. Bere amak, Debbiek, geroago Nathan «Nate» Kane Samara izeneko semea izan zuen. Haurtzaroan, Eminem eta bere ama Detroit eta Missouri artean bidaiatzen zuten, gutxitan geratzen ziren etxe batean urtebete edo bi urte baino gehiagoz, eta batez ere, familiako kideekin bizi ziren. Missourin, hainbat lekutan bizi izan ziren, St. Joseph, Savannah eta Kansas City barne.[2]

Nerabea zenean, Eminemek gutunak idazten zizkion aitari. Debbiek esan zuen denak itzuli zirela «bidaltzaileari itzuli» gisa markatuta. Haurra zela, D'Angelo Bailey izeneko harroputz batek Eminemen burua larriki zauritu zuen eraso batean, Eminemek geroxeago —esajerazio komikoz— kontatu zuen gertakari hori «Brain Damage» abestian. Debbiek horregatik eskola publikoaren aurkako demanda aurkeztu zuen 1982an. Hurrengo urtean, Míchigan Macomb konderriko epaile batek atzera bota zuen salaketa, eta eskolak salaketen aurrean immuneak zirela esan zuen. Eminem eta bere ama langile klaseko Detroiteko beltzen auzo batean bizi izan ziren Eminemen gaztaroaren zati handi batez. Bera eta Debbie hiru familia zurietako bat ziren bere etxadian, eta Eminem behin baino gehiagotan jipoitu zuten gazte beltzek.
Haurra zenean, istorioak kontatzeko interesa zuen eta istoriotxoen marrazkilari izan nahi zuen hip hopa deskubritu aurretik. Eminemek bere lehen rap kanta —«Reckless», Ice-T -ekin— Breakin' soinu bandan entzun zuen, Debbie-ren anaia erdi Ronnie Polkingharnen opari bat. Bere osaba umearen gertukoa zen eta geroago bere musika tutore bihurtu zen. Polkingharnek bere buruaz beste egin zuenean, 1991n, Eminemek hainbat egunez utzi zion jendaurrean hitz egiteari, eta ez zen haren hiletara joan.
Eminemen etxeko bizitza oso gutxitan izan zen egonkorra; maiz egiten zuen borroka amarekin, eta gizarte-langile batek honela deskribatu zuen ama: «oso nortasun susmagarria, ia paranoikoa». Semea ospetsu egin zenean, Debbiek kritikak baztertu zituen eta esan zuen Eminem berak babestu zuela eta bere arrakastaren erantzule zela. 1987an, Kimberly Anne «Kim» Scott iheslariari etxean geratzen utzi zion Debbiek. Handik urte batzuetara, Eminemek aldizkako harremana hasi zuen Scottekin. Hiru urtez bederatzigarren graduan egon ondoren, eskola joateari uztearen eta kalifikazio txarren ondorioz, Lincoln bigarren hezkuntzako zentroa utzi zuen 17 urterekin. Ingelesarekiko interesa bazuen ere, Eminemek ez zuen inoiz literatura esploratu —komikiak nahiago zituen—, eta ez zituen gogoko ez matematika, ez ikasketa sozialak. Eminemek hainbat lanetan aritu zen amari kontuak ordaintzen laguntzeko. Warrenen, Michiganen, Little Caesar's Pizza-n izan zuen lanetako bat. Gero, azken finean, Eminek esan zuen amak askotan botatzen zuela etxetik, askotan bere soldata gehiena hartu ondoren. Ama bingoan aritzera joaten zenean, hark ozen jartzen zuen estereoa eta abestiak idazten zituen.[3][4]
14 urterekin, Eminem rapeatzen hasi zen bigarren hezkuntzako lagun batekin, Mike Rubyrekin; «Manix» eta «M&M» izenak hartu zituzten, azken hau «Eminem» bilakatuz. Eminem aldameneko Osborn High School hezkuntza-zentroan sartu zen Proof izeneko bere lagun eta ikaskide raperoarekin, estilo libreko rap batailan aritzeko jangelan. Larunbatetan, West 7 Mile Road-eko Hip-Hop Shop-eko mikrofono irekiko lehiaketetan parte hartzen zuten, Detroiteko rap-eszenarako «zero puntu» gisa hartzen dena. Nagusiki beltza den industria batean arrakasta izateko borrokan, hip hoparen audientzia klandestinoek estimatu zuten Eminem. Bertsoak idazten zituenean, hitz gehienak errimatzea nahi zuen; hitz edo esaldi luzeak paperean idazten zituen eta, azpian, silaba bakoitzerako errimetan aritzen zen. Hitzek askotan zentzu gutxi bazuten ere, ariketak lagundu zion Eminemi soinu eta errimak praktikatzen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Infinite (1996)
- The Slim Shady LP (1999)
- The Marshall Mathers LP (2000)
- The Eminem Show (2002)
- Encore (2004)
- Relapse (2009)
- Recovery (2010)
- The Marshall Mathers LP 2 (2013)
- Revival (2017)
- Kamikaze (2018)
- Music to Be Murdered By (2020)
- Music to Be Murdered By: Side B (2020)
- The Death of Slim Shady (Coup de Grâce) (2024)
Rekopilazio albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Straight From The Lab (2003)
- The Singles (2004)
- Curtain Call: The Hits (2005)
- Eminem Presents: The Re-Up (2006)
- Relapse: Refill (2010)
Soinu-bandetako albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Extended Plays
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Slim Shady EP (1997)
- Relapse: Refill (2009)
Soul Intent-rekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Steppin' Onto The Scene (1990)
- Still in the Bassmint (1992)
- Soul Intent (1995)
D12-rekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Devil's Night (2001)
- D12 World (2004)
Bad Meets Evil-rekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hell: The Sequel (2011)
Musika bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Real Slim Shady
- Without me
- The Way I Am
- My Name Is
- Lose Yourself
- White America
- Cleanin' Out My Closet
- Guilty Conscience
- Just Lose It
- Mosh
- Like Toy Soldiers
- When I'm Gone
- Mockingbird
- Ass Like That
- We Made You
- Superman
- Shake That
- 3.A.M
- Beautiful
- Not Afraid
- Love The Way You Lie (Ft Rihhana)
- No Love (ft. Lil Wayne)
- Space Bound
- Sing For The Moment
- Stan
- Role Model
- Berzerk
- Survival
Bera agertzen den bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rap Name
Obie Trice ft. Eminem - Forgot About Dre
Dr. Dre ft. Hittman, Eminem - Welcome 2 Detroit
Trick Trick ft. Eminem - Drop The World
Lil Wayne ft. Eminem - Forever
Drake ft. Eminem, Kanye West & Lil Wayne - Smack That
Akon ft. Eminem - Fast Lane
Bad Meets Evil - I Need A Doctor
Dr. Dre ft. Eminem & Skylar Grey - Lighters
Bad Meets Evil ft. Bruno Mars - My Life
50 cent ft.Eminem, Adam Levine - C'mon Let Me Ride
Skylar Grey ft. Eminem And - Nyan
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2000 | Da Hip Hop Witch | Bera | |
| 2000 | Up in Smoke Tour | Bera | Kontzertuak |
| 2000 | The Slim Shady Show | ||
| 2001 | The Wash | Chris | |
| 2002 | 8 Mile | Jimmy "B-Rabbit" Smith, Jr. | Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria |
| 2003 | 50 Cent: The New Breed | Bera | Dokumentala |
| 2004 | Crank Yankers | Billy Fletcher | Atal 1 |
| 2009 | Funny People | Bera | Cameo |
| 2010 | Entourage | Bera | Atal 1 |
Sari eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eminem hainbat Grammy sari irabazi ditu,"verbal energy" (ahozko energia) bezala aukeratu zuten, bere kalitate liriko handiagatik, The Greatest MCs of All Time MTV lista polemikoan bederatzigarren postuan aukeratua izan zen, "Hottest MC of 2009" listako lehen postua lortu du eta munduko 100 artista hoberen artean 82. postua lortu zuen Rolling Stone aldizkariak dioenez. 2008. urtean Vibe aldizkariaren irakurleak "The Best Rapper Alive"(bizirik dagoen rapero hoberena) bezala bozkatu zuten. Aldizkari honetako web orrialdean munduan existitu den rapero hoberena bezala aukeratu zuten.
Ironikoki, bere The Real Slim Shady abestiak, Grammy-a irabazi zuen album horretako abestia, The Marshall Mathers LP, Grammy saria irabazteko ateen itxiera eragin izan al zuen, baino ez zen horrela gertatu.
Bere sari guztiak aparte utzita, ezagunena edo preziatuena Oscar-a izan zen, bere Lose yourself abesti originalarentzat, 8 Mile filmakoa, zeinetan protagonista izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.billboard.com
- ↑ «Biografía de Eminem (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com.
- ↑ «Biografía de Eminem (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com.
- ↑ «Eminem Buzzcut Hairstyle "Inspiring Celebrities 2025"» Wolfcut.org 17 de enero de 2019.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Michigango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |