Elias II.a Georgiakoa
Elias II.a, Irakli Ghuduxauri–Xiolaxvili (georgieraz: ირაკლი ღუდუშაური–შიოლაშვილი) jaiotza izenez[1], (Ordzhonikidze, 1933ko urtarrilaren 4a – Tbilisi, 2026ko martxoaren 17a) Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoaren patriarka izan zen 1977tik hil zen arte.
Kaukason jaio zen eta Moskuko Teologia Akademian ikasi zuen 1956tik 1960ra. Garai hartan monje bihurtu zen eta apaiz ordenatu zuten. Shemokmediko gotzaina izan zen 1963tik 1967ra eta Sukhumi eta Abkhaziako gotzaina 1967tik 1977ra.
1977ko abenduan Georgiako patriarka ortodoxo hautatu zuten. Elizaren zaharberritzea eta hazkundea zuzendu zituen, bereziki Sobietar Batasuna desagertu ondoren. Elizaren hierarkia hedatu zuen eta eliza berriak eraiki zituen. Kontserbadurismo soziala eta monarkia konstituzionala gobernu gisa defendatu zituen. Konstantinoplako patriarka ekumenikoak Georgiako Eliza Ortodoxoaren autozefalia aitortu zuen 1990ean.
2026ko martxoaren 17an hil zen Tbilisin, 93 urte zituela.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 163. arauaː Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ (Ingelesez) «A Country in Mourning» Georgia Today 2026-03-19 (kontsulta data: 2026-03-22).