Constant Fornerod
Constant Fornerod (Avenches, 1819ko maiatzaren 30a – Bettens, 1899ko azaroaren 27a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1857an, 1863an eta 1867an.
Zuzenbidea ikasi zuen Lausana, Tübingen eta Heidelbergeko unibertsitateetan, eta Zuzenbide Erromatarreko irakaslea izan zen Lausanan.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kide eta kontseilari izan zen Vaud kantonamenduan, 1851n Suitzako Estatuen Kontseiluko kide hautatu zuten arte.
1853an Suitzako Kontseilu Federaleko kide aukeratu zuten, eta bertan Merkataritza, Finantza eta Militar sailak zuzendu zituen. Hiru aldiz izan zen Suitzako Konfederazioko presidente, 1857, 1863 eta 1867 urteetan.
1864an komisario izendatu zuten Geneva kantonamenduko esku-hartze federal batean, hauteskunde batzuen ondoren sortutako istilu batzuen ondorioz.
1867an Kontseilu Federala utzi eta Crédit franco-suisseko zuzendari bihurtu zen. Porrot iruzurtiagatik kondenatu zuten.
