Edukira joan

Cardona

Cardona
Cardona
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
EskualdeaBages
AlkateaFerran Estruch i Torrents
Izen ofizialaCardona
Jatorrizko izenaCardona
Posta kodea08261
INEk ezarritako kodea08047
HerriburuaCardona
Geografia
Koordenatuak41°54′51″N 1°40′52″E / 41.9141°N 1.681°E / 41.9141; 1.681
Mapa
Azalera66,7 km²
Altitudea507 m
MugakideakMontmajor, Viver i Serrateix, Navàs, Pinós, Sant Mateu de Bages, Riner, Clariana de Cardener eta Navès
Demografia
Biztanleria4.553 (2025)
alt_left 2.295 (%50,6) (%49,4) 2.245 alt_right
Dentsitatea68 bizt/km²
Etxebizitzak244
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan
cardona.cat

Cardona Kataluniako udalerria da, Bages eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokatua. 2024ko erroldaren arabera 4.574 biztanle zituen.

Gatz mendiari esker Kataluniako toki estrategikoa izan zen eta XV. mendean Cardonako dukeak Aragoiko Koroako familia garrantzitsuena izan ziren.

Bages eskuadearen ipar-mendebaldeko muturrean aurkitzen da, Cardener ibaiak egiten duen haranaren hasieran, muino baten gainean. Itsas mailatik 507 metrotako altueran kokaturik dago.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Montmajor, Viver i Serrateix, Navàs, Pinós, Sant Mateu de Bages, Riner, Clariana de Cardener eta Navès.

Herri eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Cardona: Herriburua, 4.000 biztanle ingurukoa.
  • La Coromina: 540 biztanleko auzoa.

Iberiar kulturako aztarnak aurkitu dira gatz haranean, izan ere Neolito garaitik ustiatu izan baita gatza bertan.

Asentamentu jarraia eratu zen 798. urtearen inguruan eta 886an Cardonako gaztelua eraiki zuten. X. mendean Osona familia iritsi zen eta Borrell II.ak herri titulua eman zion 986ko apirilaren 23an.[1] Gatzaren ustiaketaren kontura Cardonako dukerria izendatu zen eta garrantzia politikoa hartuz joan zen eta XV. menderako Aragoiko Koroako familia garrantzitsuena zen, Errege familiaren ondoren. Txanpon proipioa ere bazuten, moneda cardonina izenekoa. Katalunia osoan zehar 30 herri, 25 gaztelu, 272 toki eta lau itsas-portu zituzten menpean.[2] Guztira Kataluniako lurraldearen %6aren gainean agintzen zuten. Cardonako dukeek "koroarik gabeko errege" ezizena hartu zuten eta Europako nobleziarekin harremanak eratu zituzten.[3]

Cardona bertako populazioa asko hazi zen mende haietan, merkatariak, ehungileak eta artisauak ugari etorri baitziren. XVI. mendearen amaieran Cardonako dukeak Bartzelonan eta Arbecan ezarri ziren eta Cardonaren garapenak atzeraldia izan zuen.

Espainiako Ondorengotza Gerraren barnean 1711n Cardonako gazteluak Filipe V.a Espainiakoaren tropen setioari eutsi zion 34 egunez.[2] Bandera beltzak zabaldu zituzten honako idazki honekin: "Libre biziko gara edo hilko gara!". Kataluniako erresistentziaren azken gaztelua izan zen.

1900. hamaradaren hasieran Emili Viader i Soler injeniariak potasa aurkitu zuen eta Cardona industrializatu egin zen. Meategin lan egitera langile ugari etorri ziren kanpotik eta populazioa asko handitu zen. Lan baldintza eskasak zirela eta etxebizitza prekarioetan bizitzeagatik greba ugari egin zituzten meatzariek.

1990an itxi zen gatz meategia eta Cardonaren populazioa erdira jaitsi zen hamarkada gutxitan.

Biztanleriaren tamainaUrtea1000200030004000500060007000800017001750180018501900195020002050CardonaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 2.245 gizon, 2.295 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.09
0.04
 
95-99
 
0.78
0.94
 
90-94
 
2.27
1.65
 
85-89
 
2.70
2.72
 
80-84
 
4.92
5.17
 
75-79
 
6.32
7.31
 
70-74
 
6.75
8.06
 
65-69
 
9.02
7.93
 
60-64
 
7.06
6.86
 
55-59
 
6.54
6.77
 
50-54
 
5.71
8.86
 
45-49
 
7.02
6.90
 
40-44
 
6.93
5.17
 
35-39
 
4.44
5.61
 
30-34
 
4.92
4.50
 
25-29
 
3.66
5.17
 
20-24
 
5.14
4.94
 
15-19
 
5.23
5.30
 
10-14
 
4.40
3.21
 
5-9
 
4.40
2.90
 
0-4
 
1.70
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[4]

Jatorria

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 63,9 udalerri berean jaioak ziren[5], probintziako batez bestekoaren (% 34) gainetik. Espainiako beste erkidego batzuetan jaiotakoak % 9 dira, eta atzerrian jaiotakoak % 8,5 —probintzian % 21—.

Udal
Prob
Best
Atze
Udalerri berean · % 63,9Probintzia berean · % 13,3Erkidegoan · % 5,3Beste erkidegoa · % 9Atzerrian · % 8,5
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022).

Atzerrian jaiotako biztanleria

Atzerrian jaiotako 471 biztanleren artean, gehienak Afrikan jaioak dira (% 48)[6]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Maroko, Kolonbia, Errumania dira.

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 32,5Europa · % 14Afrika · % 48Asia · % 5,5
Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka (2025).
Maroko189 · % 40,1
Kolonbia40 · % 8,5
Errumania26 · % 5,5
Ekuador26 · % 5,5
Argentina17 · % 3,6
Venezuela10 · % 2,1
Frantzia9 · % 1,9
Dominikar Errepublika7 · % 1,5
Jaiolekuko herrialde nagusiak.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Udalerrian 2.908 etxebizitza zeuden: 1.826 (% 62,8) nagusiak eta 1.082 (% 37,2) ez-nagusiak.[7] Kontsumo elektrikoaren arabera, 213 (% 7,3) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 650 (% 22,4) hutsik zeuden.[8]

2.908etxebizitza
1.826etxegune
650hutsik (% 22,4)

Etxebizitza multzoa

1.826
1.082
Etxebizitza nagusia (1.826)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (1.082)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa)

2.045
650
Okupatuak (2.045)Noizbehinkakoak (213)Hutsik (650)

Guztira 1.826 etxegune zeuden, eta horietatik 502 (% 27,5) pertsona bakarrekoak ziren.[9]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1502
2 pertsona568
3 pertsona338
4 pertsona269
5 edo gehiago149

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 15.730 euro-koa zen[10], eta etxegune bakoitzeko 38.192 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.062 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 22.050 euro zen. Errenta gordina 19.576 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 52,5[11]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 29,4), beste diru-sarrerak (% 11,2), langabezia-prestazioak (% 1,2), beste prestazioak (% 5,8).

53%
29%
11%
Soldata · % 52,5Pentsioak · % 29,4Langabezia · % 1,2Beste prestazioak · % 5,8Beste sarrerak · % 11,2
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[12][oh 1]Udalerrian indizea 26,9 da, probintziakoaren (31,5) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,2 da, probintziakoaren (2,6) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «Direcció General del Patrimoni Cultural» Departament de Cultura (kontsulta data: 2025-10-18).
  2. 1 2 (Katalanez) écrivain).), Salvador Ginesta (guide-interprète ;. (1987). La Comarca del Bages. L'Abadia de Montserrat ISBN 978-84-7202-860-9. (kontsulta data: 2025-10-18).
  3. (Katalanez) écrivain).), Salvador Ginesta (guide-interprète ;. (1987). La Comarca del Bages. L'Abadia de Montserrat ISBN 978-84-7202-860-9. (kontsulta data: 2025-10-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  5. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Barcelona.tab.
  6. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Barcelona.tab.
  7. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  8. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  9. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  10. INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Barcelona.tab.
  11. INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Barcelona.tab.
  12. INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]