Edukira joan

Aimara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aimara
Aymar aru
Aimararen hedapena Andeetan.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBolivia, Txile, Peru
Hiztunak2.227.642 erdialdekoa
datu gabe hegoaldekoa
OfizialtasunaBolivia eta Peru
EskualdeaAndeak
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
aimararra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ay
ISO 639-2aym
ISO 639-3aym
Ethnologueaym
Glottolognucl1667
Wikipediaay
UNESCO755
IETFay
Endangered
Languages Project

8111

Aimara[1][2] (aymar aru) aru familiako hizkuntza bizia da; familiako beste kideak kawkia (galdua) eta jaqaria (oso gutxitua) dira. Aimara etniaren berezko hizkuntza da.

Bolivian (La Paz eta Oruro), Perun (Puno, Tacna eta Moquegua), Argentinan (Jujuyko probintzia) eta Txilen (Tarapaca), guztira 2.200.000 lagun inguruk hitz egiten dute.

Boliviako eta Peruko eskualde horietan koofiziala da.

Altiplanoko aimara Andeetako hizkuntza bat da, Titikaka lakuaren inguruan mintzatua gehienbat: 1.237.658 hiztun boliviar ditu, 296.465 perutar eta 48.477 txiletar. Badira, era berean, zenbait komunitate Argentinako Salta eta Jujuy probintzietan, baina ez dakite hizkuntzaz mintzatzen. Bi ahaide ditu: kawkia eta jaqarua. XIX. mendean, Antonio Raymondik, Sebastián Barrancak eta Julio C. Tellok hiru hizkuntzon arteko antzekotasuna susmatu zuten, baina Marta J. Hardman-en lanek zehatz-mehatz baieztatu zuten susmo hori 1960ko hamarkadan, hirurak jaqi familiakoak direla frogatu zuenean. Hala ere, Alfredo Torero hizkuntzalariak "aru" izena eman zion. Berriki, Rodolfo Cerrón-Palominok proposatu du taldeari "aimara" deitzea. Haren iritziz, nomenklatura simetrikoa dauka kitxua familia linguistikoarekin. Kawkia hiltzat jo daiteke; jaqarua, ordea, tupean oinarriturik (Yauyos), mila bat tupinok bakarrik hitz egiten dute eta gehienak Liman bizi dira.

"III Concilio Limense" (1584-1585) delako batzarrean, «aimara» hitza lehen aldiz erabili zuten hizkuntzaz ihardukitzean. Ludovico Bertonio jesuita italiarra izan zen, XVI. mendearen amaiera hartan, hizkuntzaren lehen ikertzaile europarra. Misiolari moduan zebilenean. Juli-n (Chucuito, Puno), karaktere latinoak erabiliz lehen transkripzio fonetikoa egin zuen. Haren lanak zehaztasun ugari izan zuen, fonetikaren arazoak zirela-eta. 1612an Vocabulario de la lengua aymara argitaratu zuen.

1816an, ketxua eta gaztelerarekin batera, aimara izan zen hiru hizkuntzetako bat Declaración de independencia de las Provincias Unidas del Río de la Plata (gaur egungo Argentina) aldarrikapena egiteko. Vicente Pazos Kankik (1779-1852) idatzi zuen aimarazko bertsioa.​

1931an Elizardo Pérez landa-irakasleak sortu zuen Warisata herrixkan lehen eskola hizkuntza horretan, Escuela Ayllu de Warisata (1931-1940). Boliviako gobernuak handik gutxira itxi egin zuen.

Ellen Ross 1963an ikerketa sakon bat egin zuen lehen hizkuntzalari modernoa izan zen. Lanik garrantzitsuenak, aldiz, Juan de Dios Yapitak eta Floridako Eskolak egin zituzten, 1960ko hamarkadan, Marta J. Hardman buru zelarik. Materiala prestatzeko lanetan parte hartu zuten aimara hizkuntza irakatsi ahal izateko Floridako Unibertsitatean.

1972an Juan de Dios Yapitak berak "Instituto de la Lengua y la Cultura Aymara" (ILCA) sortu zuen, baita alfabeto bat egin ere.

1977an hizkuntza ofizial izendatu zuten Bolivian, ketxua eta gaztelaniarekin batera eta Perun, ​koofizial 1993an.

Oro har, aimarazko hitzak paroxitonoak dira, bokalen luzaketak azentuazioa alda diezaiekeen arren.

Kitxuak eta arabiera klasikoak bezala, aimarak hiru bokal besterik ez du: a, i eta u; dena dela, luzatzen ditu (idatzian, dieresiaz adierazten da). Beraz, sei bokal hauetaz baliatzen da: a, ä, i, ï, u, eta ü.

Kontsonanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei kontsonante ditu. Ez du herskari leunik (hots, b, d eta g ez daude), baina ozenek hiru forma hauek dituzte: sinpleak (p, t eta k), glotalak (p', t' eta k') eta hasperenkariak (ph, th eta kh).

Alfabeto latindar espainiarra erabiltzen du (baita ñ ere).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amerikako hizkuntza indigena wikipediadunak
Item Label/eu jatorrizko izena Kodea distribuzioaren mapa hiztun kopurua hizkuntzaren egoera UNESCO sailkapenean Ethnologue language status ?itemwiki
Q36806 Hegoaldeko kitxua qu:Urin Qichwa
qu:Qhichwa
qu:Qichwa
qu
6000000 2: kaltebera Kitxuazko Wikipedia
Q35876 Guaraniera gn:Avañe'ẽ gn
4850000 1: ziurra 1 National Guaranierazko Wikipedia
Q4627 Aimara ay:Aymar aru ay
4000000 2: kaltebera Aimarazko Wikipedia
Q13300 Nahuatl nah:Nawatlahtolli
nah:nawatl
nah:mexkatl
nah
1925620 2: kaltebera Nahuatlezko Wikipedia
Q33730 Mapudungun arn:Mapudungun arn
300000 3: arriskuan 6b Threatened Mapudungun Wikipedia
Q891085 wayuunaiki guc:Wayuunaiki guc
300000 2: kaltebera 5 Developing Wayuunaikizko_Wikipedia
Q13310 Navajoera nv:Diné bizaad
nv:Diné
nv
169369 2: kaltebera 6b Threatened Navajoerazko Wikipedia
Q25355 groenlandiera kl:Kalaallisut kl
56200 2: kaltebera 1 National Groenlandierazko Wikipedia
Q29921 Inuitera ike-cans:ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ
iu:Inuktitut
iu
39770 2: kaltebera Inuktituterazko Wikipedia
Q33388 Txerokiera chr:ᏣᎳᎩ ᎧᏬᏂᎯᏍᏗ
chr:ᏣᎳᎩ
chr
12300 4: arrisku larrian 8a Moribund Txerokierazko Wikipedia
Q33390 cree hizkuntza cr:ᐃᔨᔨᐤ ᐊᔨᒧᐎᓐ'
cr:nēhiyawēwin
cr
10875
8040
Creerazko Wikipedia
Q32979 Choctaw hizkuntza cho:Chahta anumpa
cho:Chahta
cho
9200 2: kaltebera 6b Threatened Txoktawerazko Wikipedia
Q27183 inupiakera ik:Iñupiatun ik
5580 4: arrisku larrian Inupiakerazko Wikipedia
Q33265 Cheyennera chy:Tsêhesenêstsestôtse chy
2400 3: arriskuan 8a Moribund Cheyennerazko Wikipedia