Donostiako Ernest Lluch kultur etxean elkartu ginen larunbatean, leihotik uraz blai zegoen Anoetako zelaia ikusten genuela, Literatura Eskolako ikasturteko bosgarren saioan. Ixabel Etxeberria izan genuen oraingoan hizlari, eta Piarres Larzabal eta haren antzerkigintzaren panoramika bat eskaini zigun prentsako artikulu, bideo eta argazki bidez. Aurten egiten du mende bat Piarres Larzabal sortu zela, Azkainen, familia xume […]
James Joyceren eleberri sonatuena hasten den moduan iritsi nintzen larunbatean Literatura Eskolako urtarrileko saiora, termino zehatza erabilita, in medias res heldu nintzen, edo egunerokoan esatearren, pixka bat berandu eta Xabier Olarra, egun horretako hizlaria, gehi han bertaratutako dozena bat lagunak dagoeneko zereginari lotuta zeudela, buru-belarri, Bilboko Alondegiko Mediatekan. Azkar antzean harrapatu nuen, hala ere, erritmoa. […]
(Margolana: Roger Fry) Oso oparoa eta ertz askotakoa izan zen Virginia Woolfen lana, eta hala ikusarazi ziguten Ana I. Moralesek eta Itziar Diez de Ultzurrunek larunbatean emandako eskolan. Txantreako Euskaldunon Biltokira hamar irakurle inguru hurbildu ginen Literatura Eskolako hirugarren saioan, hizlariek “Olatuak hitz, hitzak apar” izendatutakoan. Zazpi ataletan banatu zuten hitzaldia: sarrera biografikoa, Woolfen […]
Irudia: Egañaren grafikoetako bat Larrabetzuko Anguleri ezagunean egin genuen Literatura Eskolako bigarren saioa, Ibon Egaña irakasle eta literatur kritikaria gidari genuela, hain zuzen ere, bi alor horiek lotzen zituen mintzaldiarekin: “Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005)”. Izan ere, azken hiru hamarkadetan euskarazko literaturaren kritikak izan duen bilakaera aztertu du Egañak doktore tesian. Laster argitaratuko […]
Irudia: Aurtengo gonbidatuetako bat, John Malkovich, Marylin berdearena egiten Hiria lepoko akreditazioek eta “la bolsa o la vida” oihalezko poltsek hartu zuten hartan, neuk ere ikusi nituen zenbait film eta aditu mintzaldiren bat, jarraian botako dut aipagarriena iruditu zaidana gehi aletuko ditut kasu batean izan ezik nahiko kasualitatez hautatutako filmen arteko parekotasunak. Bihoazkie, bide batez, […]
maiatza 13, 2014 egilea: elearazleak
(Irudia: Diario Vasco) Kronikagilea: Garazi Ugalde Joan den larunbatean Gerardo Markuleta (Oñati, 1963) izan genuen Literatura Eskolaren ikasturteko azken saioan, Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean. “Euskarara ekarritako poesia” izan zuen hizpide, eta poesiaren eta itzulpenaren zirrikituetan barneratzeko aukera polita eskaini zigun bertaratutako literaturazaleoi. Goizeko lehen orduetan, poesiara eta itzulpengintzara hurbilpena egin eta itzultzeko kontsigna batzuk […]
(Argazkia: Noticias de Gipuzkoa) Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailak antolatuta, Josu Zabaleta izan genuen atzo Gasteizko Letren fakultatean. Bere ibilbideari buruz, eta, ondorioz, itzulpengintzaren ibilbideari buruz mintzatu zitzaigun itzultzaile eta idazle gipuzkoarra, “Euskarazko literatura itzulpena: lehena, oraina, geroa” izeneko hitzaldian. Koldo Biguri irakasleak egin zituen atarikoak eta aurkezpen-lanak; Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala iaz jaso zuela […]
otsaila 23, 2015 egilea: Garazi
0