Pedro Mardones Lemebel idazle, artista eta militante txiletarra. 50eko hamarkadan jaio zen, Santiagon, langile-familia batean. Irakasle izateko ikasketak egin zituen eta ogibide horretan aritu zen tarte labur batez 70eko hamarkadaren amaieran. Garai bertsuan piztu zitzaion literaturarekiko interesa, eta 1983an lanetik bota zutenean (sexualitate hautua eta itxura zela medio) osoki lotu zitzaion literatur tailerrak antolatzeari eta sorkuntzarekin […]
(Irudia: Kein Mensch ist illegal grafitia Hamburgoko kaleetan, ez dago pertsona ilegalik) Hilabete honetan ikus-entzunezko bat prestatu beharrean, poema bat aukeratu dut zuentzako. Poema gordina, erreala, kaleko poema. Ekainaren 14 gauean ezezagun batek Bremeneko kaleak Din A4 tamainako folio zuriekin bete zituen. Folio hartan ez zegoen irudirik, edo kontzertu baterako deialdirik, edota udaletxearen propagandarik. Word dokumentu […]
(Irudia: Penguin audiobooks) Berriako Hirudia ataleko hogeita zazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Duela gutxi kolaborazio bat eskatu zidaten Manex Agirrek eta Gaizka Amondarainek, Hala Bedi irratian gidatzen duten Celosamente gordea saiorako. Euskarazko literatur irratsaio bakarrenetarikoa da, uler bedi bere horretan, hots, ez literaturaz mintzo den […]
Ekainaren 7ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Hainbat herritan arrotz Egunkariko aipamenaren bitartez izan nuen estreina Biribilgune eleberri honen berri, harrigarriki, Gazteluma bekaren eskutik datorren lana izanik aurreikustekoa litzatekeelako aurrez ere propaganda pixka bat gehiago jasoko zuela beste kasu batzuetan horrela izaten delako. Bego horretan. Egunkariko aipamenean jakin nuen intrigazkoa-edo zela eleberria, inkesta bat zuela abiapuntu […]
«Ez dut neure burua ezagutzen. Besteak ezagutzen ditut, ni ezagutzen nautenak» zioen Silvinak. Eta guk ere, nolabait, egin dugu inoiz Silvina ezagutzen zuten batzuen ezagutza, Victoria Ocamporen ahizpa zelako, Adolfo Bioy Casaresen emaztea, eta Italo Calvino, Jorge Luis Borges eta Julio Cortazarren adiskidea. Haien idatzietatik edan ditugu autore horiek guztiak, eta, beraz, nahigabe eta oharkabean […]
ekaina 30, 2014 egilea: Danele
0