Astearte iluntzean ez zen, tamalez, egunean zehar metatutako sapa apalduko zuen galernarik sartu eta ekainaren 27a udako egunik sargoriena izango zelako profeziarekin iratzarri gintuen irratiak biharamunean. Bederatzietarako bagenekien iragarpena gupidagabeki beteko zela, hala ere, beste hiru hitzaldi mamitsu aditzeko gertu eta, halaber, parte hartzeko gogotsu agertu ginen Markeskuara, bigarren eguna praktikoagoa izango baitzen.
Orain arteko poesia eta ipuinetatik saiakerara eginen dugu jauzi, autoreak ezagutarazteko plaza honetan. Horretarako, pentsamendu garaikidean eragin handia izan duten obren autorea dakargu, Judith Butler filosofo postestrukturalista amerikarra. Orain arte argitaratu dituen ikerketek eremu zabala hartzen dute, hala nola, literatur teoria, fikzio filosofiko modernoa, feminismoa eta sexualitatea, generoa eta identitatearen iraultza. Dagoeneko 90eko urteetan, ezbaian […]
Edo, literatura ala konpromisoa? Izan ere, kanonarentzat uztartu ezinak bide dira bi hitz lodikote horiek, eta obraren kalitatea mantenduko bada, gela diferentetan lo egin beharko dute. Orain aste batzuk, alabaina, literatura eta politika bateratu daitezkeela, are bateratu beharko liratekeela uste duten bi autorek gaiaren inguruan egindako hausnarketez gozatzeko parada izan genuen Getariko turismo bulegora hurbildu […]
Garazi Arantzetari Berriki izan dugu Eduardo Galeano erraldoia Euskal Herrian, argitaratutako azken liburuaren karietara derrigorrezko aurkezpenak egiteko (bisitaren inguruko artikulua Berrian). Aspaldion apur bat abandonatuta daukadan arren bizikien maite dudan autoreetako bat da Galeano, koinatuaren apalategiaren bitartez Las venas abiertas de América Latina (Siglo XXI, 2010) irakurri nionetik, hain zuzen. Ikustera joan ez banintzaion ere, […]
Hamaika liburu kontatu dizkiogu haur eta gazte literaturan Aiora Jakari. Literalki; hamaikarena, guk ez diogu libururik irakurri, kontu batzuk baizik, galdera formatuan. Seguru aski hamaika baino gehiago izanen dira itzulitakoak, baina beti geratu behar du baten batek ezkutuan. Nolanahi ere, aunitz dira, itzultzaile gaztea baitugu Jaka. Vitoria-Gasteiz Saria irabazi zuen 2011n, Janoschen Mutter, sag, wer macht […]
Sustatu atalari esker izan genuen Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentalaren berri. Izan ere, 1955ean BBC kate britainiarrak Wellesi eskatu zion nolabaiteko bidai dokumental sorta bat egin zezan, Around the World with Orson Welles (Munduan zehar Orson Wellesekin) deituko zutena. Interesgarria, edo gutxienez kuriosoa iritzi genion lanari, eta gurera ekartzea deliberatu dugu. Hori […]
ekaina 29, 2012 egilea: Danele
1