Berrogeita hamar urte dira Igela aldizkariko lehen zenbakia kaleratu zutela Txomin Peillen eta Jon Mirande idazleek, Parisen. Urteurrenaren harira kaleratu du honako erreportaje hau Juan Luis Zabalak Berrian, eta aldizkariaren berri emateaz gainera, Peillenen hitzak ere badakartza, post honen goiburukoak kasu. Igela garai hartan Euskal Herrian zegoen zentsura eta puritanismoari aurre egiteko helburuarekin sortu zen, […]
Abdelfattah Kilito idazle eta kritikari marokoarraren azken liburua dugu izenburukoa, Berrian irakurri ahal izan dugunez. Mendebaldearen eta herrialde arabiarren arteko harremana aztertzen du, betiere (neo)kolonialismoa ardatz, ondorio edo kausatzat harturik. Sedukzioa dela dio kolonialismoaren armarik indartsuena, eta hori hizkuntza botereekin lotzen du zuzenean. Autore probokatzaile honek lan eta hausnarketa oparoa egin du itzulpengintzaren arloan, halaber, […]
otsaila 8, 2012 egilea: Garazi
0